Edward Spencer Dodgson
Edward Spencer Dodgson (Woodford, Essex, 1857ko azaroaren 19a - 1922ko urriaren 9a) ingeles euskalaria izan zen.
Edward Spencer Dodgson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Woodford (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1922ko urriaren 9a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta idazlea |
Kidetza | Real Academia Galega |
Bizitza
aldatu1886. urtean hasi zen euskal hizkuntzaz arduratzen, eta hogeita hamar urtez Euskal Herrian barrena ibili zen, euskaraz idatziriko liburu, orri eta testuak han-hemenka bildu eta argitara emanez (Kardaberaz, Mendiburu, Kapanaga, Mikoleta, Otxoa de Arin, Frai Bartolome, Urte eta Leizarraga).
Liburu aztertzaile nekaezina izan zen eta Vinsonen euskal bibliografiari eginiko gehigarria eman zuen argitara (1892, Supplément à la bibliographie basque).
Izaera biziko gizona zen, eta eztabaida gogorrak izan zituen bere garaiko euskalari batzuekin (Azkuerekin bereziki). Tesi bat egin zuen Leizarragaren Testamentu Berria obrako aditz-formen komunztadurari buruz eta poemak idatzi zituen euskaraz. Baina gaur egun idazlan erraldoi hau hogei baino artikulu, eskuorri eta liburu independiente artean banatuta dago, eta autoreak aurkibiderik publikatu ez zuenez oso zailak dira identifikatzeko eta aurkitzeko.
Hala ere, bere euskera Lacomberen arabera ez zen ezin hobea. Bestalde, Julio de Urquijok bere euskeraren inguruko jakinduria beste edozein euskalari ingelesarena baino zabalagoa dela esan zuen, eta honek XVI. mendeko euskera oso ondo imitatzea ahalarazi zion.[1]
Argitalpenak
aldatu- Supplément à la bibliographie de la langue basque [de Julien Vinson] : dédié à monsieur Antoine d'Abbadie (Rennes, 1892)[2]
- The basque verb found and defined : verbi Leiçarragani dictionariolum topotheticum (Alençon, 1895)[3]
- The leiçarragan verb : An analysis of the 703 Verbal Forms in the Gospel according to Matthew (London, 1907)[4]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Dodgson, Edward Spencer - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (s. f.).. .
- ↑ Spencer, Dodgson, Edward. (1892). «Supplément à la bibliographie de la langue basque [de Julien Vinson : dédié à monsieur Antoine d'Abbadie»] gordailu.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
- ↑ (Ingelesez) Spencer, Dodgson, Edward. (1895). «basque verb (The) found and defined : verbi Leiçarragani dictionariolum topotheticum. Leizarragaren eraso_itzako edo aditzako hitztegi_o bat. Second part» gordailu.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
- ↑ Spencer, Dodgson, Edward. ([1907]). «The leiçarragan verb : An analysis of the 703 Verbal Forms in the Gospel according to Matthew» gordailu.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Bañales, Goio, Gorrotxategi, Mikel, Edward Spencer Dodgson (1857-1922), euskaltzaindia.eus