Edward C. Harris

Arkeologoa, Harris matrizearen sortzailea

Edward Cecil Harris (Hamilton, Bermuda, 1946)[1] Bermudetako britaniar arkeologo nabarmena da. Ezaguna da batez ere "Harris matrizea" metodoa asmatu zuelako; 1973ko otsailean publikatu zuen eta mundu osoko arkeologoek erabiltzen dute. Aurretik erabiltzen ziren metodoek ez zutela estratigrafia behar bezala kontutan hartu azaldu zuen eta 1979an argitaratu zituen bere aurkikuntzak Principles of Archaeological Stratigraphy liburuan.

Edward C. Harris
Bizitza
JaiotzaHamilton, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Columbia University School of General Studies (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, arkeologoa eta historialaria
Lantokia(k)Bermuda
Jasotako sariak
Harrisen matrizearen adibidea. Iturria: M.K.H. Eggert, Prähistorische Archäologie: Konzepte und Methoden (Tübingen, Basel ³2008)
Harrisen matrizearen adibidea

Biografia aldatu

Estatu Batuetan Columbia Unibertsitateko Ikasketa Orokorreko Eskolan parte hartzen ari zela, Harrisek Winchester-eko (Ingalaterra) indusketa arkeologikoetan laguntzen igaro zuen uda. Graduatu ondoren, bere lan arkeologikoarekin jarraitu zuen, besteak beste, Bergenen, Norvegian eta Pertsiako Golkoan zehar. 1997an doktoregoa egin zuen Londresko Unibertsitatearen bidez, Ginea Berrian indusketa lanetan ari zela. 

1982an, Harris Londresko Antiquaries Society elkarteko kide bihurtu zen, eta 1991n, Brown Unibertsitateko John Carter Brown Library liburutegia . Akademiatik kanpo, Harrisek Bermuda National Trust erakundearen Palmetto saria jaso du, 1994an hainbat eraikinen kontserbazio historikoan egindako ahaleginagatik. Bermudan, Harris Bermudako Museo Nazionaleko zuzendari exekutiboa izan zen, eta historiako zutabe bat idatzi zuen, "Ondare Gaiak" izenekoa, bertako egunkarian. Sarrerako kolaboratzailea da urtero Bermuda Journal of Archeology and Maritime History aldizkarian, eta editorea izan da.

1980tik 2017ra National Museum of Bermuda-ko zuzendaria izan zen.[2]

Argitalpenak aldatu

Artikuluak BJAMHn aldatu

Artikuluak Bermuda Journal of Archeology and Maritime History aldizkarian. 2001ean, editorearen kargua izan zuen.

  • "Bermuda Defences at the End of the American Revolutionary War" (1989).
  • "A History of Some of the Islands in St. George's Harbour" (1991) with J. C. Arnell.
  • "The 1991 Archaeological Field Season at Fort Cunningham, Bermuda" (1991) with Richard A. Gould and John R. Triggs
  • "Review of The Geological Map of Bermuda" (1991).
  • "The 1992 Archaeological Field Season at Fort Cunningham, Bermuda" (1992) with Richard A. Gould and John R. Triggs.
  • "The 1993 Archaeological Investigations at Castle Island, Bermuda" (1994).
  • "Archaeology of the King's Castle Island, Bermuda: The 1994 and 1995 Seasons" (1996) with Norman F. Barka and Heather M. Harvey.
  • "The Archaeology of Daniel's Island Fort, Bermuda" (1996) with Norman F. Barka.
  • "War and Peace: Historic Fortifications and Heritage Education in the Age of Cultural Tourism" (1998).
  • "The Archaeology of Paget Fort—Bermuda's First Fort" (1999).

Erreferentziak aldatu

  1. Harris, Edward C. (Edward Cecil) 1946-. WorldCat identities.
  2. (Ingelesez) «Dr. Edward Harris | HarrisMatrix.com» Harris Matrix (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).

Kanpo estekak aldatu