Ireki menu nagusia

Eduardo Ramírez Villamizar (Pamplona, 1923ko abuztuaren 23a - Bogota, 2004ko abuztuaren 24a) kolonbiar eskultore eta pintorea izan zen.

Eduardo Ramírez Villamizar
Eduardo Ramírez Villamizar.jpg
Bizitza
Jaiotza Pamplona1923ko abuztuaren  27a
Herrialdea  Kolonbia
Heriotza Bogota2004ko abuztuaren  23a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa National University of Colombia Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak eskultorea eta margolaria
1=MUSEUM OF MODERN ART RAMIREZ VILLAMIZAR
Ramírez Villamizar Arte Modernoko Museoa, Pamplonan (Kolonbia)

BiografiaAldatu

Arkitektura-ikasketak egin zituen, Santa Fe de Bogotako Unibertsitate Nazionalean, baina arte plastikoetarako joera erakutsi zuen betidanik. Bere lanbidea utzita, pintura eta eskultura landu zituen gehienbat.

1950ean Parisera joan zen, eta bi urtez egon zen han. 1956an Estatu Batuetara joan zen, eta Bogotara itzultzean, ohorezko aipamena jaso zuen Kolonbiar Artisten X. Aretoan. Sari asko irabazi zituen, hala nola, Guggenheim Lehiaketaren eta Sao Pauloko Bienalaren lehen saria. Kolonbian, erakusketa askotan parte hartu zuen, Ingeniarien Kolonbiar Elkartean (1946, Bogota), eta 26en Aretoan (1948), besteak beste. Kolonbiatik kanpo, Parisko Arnaud galerian, Bartzelonako Lehen Bienal Hispanoamerikarrean, Washingtongo Batasun Panamerikarrean, New Yorkeko Roland de Aenlle Galeria Berrian, eta Bostongo Arte Ederren Museoko Nazioarteko Erakusketan, besteak beste.

Bere obretako asko espresionismoaren bidetik eginak dira, baina Parisen arte abstraktua egiten hasi zen. Askotan, forma organikoak hartzen zituen inspirazio-iturri, barraskiloak eta fosilak adibidez. Egiten zituen erliebeak pinturaren eta eskulturaren artean daude. Moduluen bidez lan egitea da bere obraren beste ezaugarrietako bat: obra txikiak badira ere, tamaina handian ikusteko asmatuak dira. Orobat dira bere obraren ezaugarriak kolore naturala, burdina herdoilduaren egitura eta erronboaren erabilera.

1974an Kolonbiara itzuli zen eta Dieciséis Torres artelana egin zuen, Bogotako hiriari opari egin eta hango Parque Nacionalean jarri zutena. 1978an, Kolonbiako Gobernuak Boyacáko Gurutzea ezarri zion. 1983an, Machu Picchu arkeologia-gunera bidaia egin zuen, eta horrek eragin handia izan zuen haren ondorengo artelanetan. Urte horretan bertan jarri zuten Fuerza Frenada eskultura Rayo Museoaren lorategian, Roldanillon, Kolonbian. 1990ean, Ramírez Villamizar Arte Modernoko Museoa fundatu zuen Pamplonan, eta 40 artelanez osatutako atzera begirako bilduma eman zuen Museorako.

2000. urtean Diners galerian bere bizitzari eta obrari buruzko liburua aurkeztu zuen, Jaime Vargas argitaletxearen eskutik.

Obra aipagarrienakAldatu

El Dorado (1957); Homenaje a Vivaldi (1963, egurrezko erliebea); Amonita fósil (1979, metal margotua); Cubo inclinado (1970); Recuerdo de Machu Picchu No. 1 (1984, burdina herdoildua, inken kulturako hormak, terrazak, bideak eta ubideak gogorazten ditu); Aerolitos (erronbo-itxurako bolumenak, bere kabuz edo harien bidez eusten direnak, 1991-1992); El espejo de la Luna (eskultura publikoa, Bogota, 1990); Hexágono (eskultura publikoa, New York, 1973); De Colombia a John Kennedy (eskultura publikoa, Washington, 1973).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Ramírez Villamizar