Eduardo Guzmán

espainiar kazetari eta idazlea

Eduardo Guzmán Espinosa (Villada, Palentzia, 1908ko ekainaren 19a - Madril, 1991ko uztailaren 25a) espainiar kazetari eta idazlea izan zen.

Eduardo Guzmán
Bizitza
JaiotzaVillada1908ko ekainaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1991ko uztailaren 25a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista, kazetaria eta eleberrigilea
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala
Izengoitia(k)Eduardo de Guzmán, Charles G. Brown, Edward Goodman, Richard Jackson, Anthony Lancaster eta Eddie Thorny

Bere kabuz ikasi ondoren, kazetaritzarako bidea hartu zuen. Giro anarkistetan ibili zen, eta CNTko (Lanaren Konfederazio Nazionala) kide egin zelarik, bertako intelektual nagusietako bat bihurtu zen, Diego Abad de Santillán, Federico Urales eta Federica Montsenyrekin batera, besteak beste. Revista Blanca aldizkariko lankide izan zen, eta II. Errepublikaren garaian (1931-1936) berak zuzentzen zuen Tierra y Libertad aldizkarian ere idatzi zituen askatasunari eta jabegoari buruzko zenbait artikulu, ospe handia lortu zutenak. Askotan Edward Goodman goitizenarekin sinatzen zituen lan horiek. Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zen, eta gerra ostean, frankistek kartzelatu egin zuten. Tierra y Libertad eta Castilla Libre aldizkariak itxi egin zituztenez, atzerriko argitalpenetan lankidetzak eginez hasi zen berriro idazten. Erbestean zeuden talde anarkistekin harremanak izan zituen arren, ez zuen mugimendu hartan zuzenean parte hartu. Urte haietan José Martínez anarkistak Parisen zuzentzen zuen Ruedo Ibérico aldizkarian idatzi izan zuen, eta frankismoaren azken urteetan, erregimenaren aurkako Triunfo aldizkarian. Horrez gainera, zenbait liburu argitaratu zituen: Historia de la República (1970, Errepublikaren historia), hainbat lan teoriko eta kontakizunak; horien artean nagusia Hildegart (1934) eleberria da, errepublika-garaiko gertaera batean oinarritua.

Erreferentziak aldatu