Edmund William Gosse (Londres, 1849ko irailaren 21a - ibidem, 1928ko maiatzaren 16a) ingeles olerkari eta kritikaria izan zen.

Edmund Gosse

Bizitza
JaiotzaLondres1849ko irailaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1928ko maiatzaren 16a (78 urte)
Familia
AitaPhilip Henry Gosse
AmaEmily Bowes
Ezkontidea(k)Ellen, Lady Gosse (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, liburuzaina, literatura-kritikaria, arte-historialaria, itzultzailea, literatura historialaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)British Museum
Jasotako sariak
KidetzaBibliographical Society (en) Itzuli

IMDB: nm1672151 Musicbrainz: f363319b-43db-456e-b3ce-19a0d6d8a487 IMSLP: Category:Gosse,_Edmund Edit the value on Wikidata

Londresen jaio zen gutxiengo sekta protestante bateko familia batean, eta haurtzarotik bizi izan zen Devonen. Hemezortzi urterekin aitarekin harremanak eten eta literaturari ekin zion. Museo Britainiarreko liburuzain laguntzaile gisa lan egin zuen lehenengo, eta olerki liburuak argitaratzen hasi zen. 1872-1874an, Danimarkara eta Norvegiara bidaiatu zuen, eta Hans Christian Andersen eta Frederik Paludan-Müller ezagutu zituen. Bidaiaren ondoren, Eskandinaviako literaturari buruzko kritikak idazten hasi zen. Itzutzaile eta Cambridgeko Unibertsitateko ingeles irakaslea ere izan zen.

Eskulturan espezializatutako arte-kritikari garrantzitsuenetako bat izan zen, eta George Bernard Shawekin batera Henrik Ibsenen literatura sartu zuen publiko ingelesean. 1904tik 1914ra Lorden Ganberako Liburutegiko liburuzaina izan zen.

Bere libururik ospetsuena Father and Son (Aita eta semea) autobiografia da, aitarekin izan zuen harremanari buruzkoa.

Lanak aldatu

Olerkiak aldatu

  • Madrigals, Songs, and Sonnets (1870), John Arthur Blaikierekin
  • On Viol and Flute (1873)
  • King Erik (1876)
  • New Poems (1879)
  • Firdausi in Exile (1885)
  • In Russet and Silver (1894)
  • Collected Poems (1896)
  • Hypolympia, or the Gods on the Island (1901), an "ironic phantasy"
  • The Autumn Garden (1908)

Kritika aldatu

Biografia aldatu

Beste liburu batzuk aldatu

Kanpo estekak aldatu