Edipo errege (antzinako grezieraz: Oι̉δίπoυς τύραννoςOidipous Tyrannos; latinez: Oedipus Rex) Sofoklesen tragedia greziar bat da. Data zehatzik ez badago ere, iduri du k.a. 430. urtearen ondotik idatzi zuela, eta k.a. 429.an antzeztu zela. Berez, Ediporekin loturiko hiru lan daude —Tebasko antzerki-lanak deiturikoak—: Edipo errege, Edipo Kolonon eta Antigona. Aztergai dugun lana da, hain zuzen, idatzi zuen lehena.

Edipo errege
Jatorria
Egilea(k)Sofokles
Estreinaldi-dataAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "k"
IzenburuaΟἰδίπους Τύραννος
Ezaugarriak
Genero artistikoaTragedia greziarra
Hizkuntzaantzinako greziera
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTebas

IBDB: 6658 Edit the value on Wikidata

Lana hasi orduko, Edipo Tebasko errege da

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Izurritea Tebasen aldatu

Edipo, Tebaseko erregea, buru gisa apaiz bat duen jendetzari zuzentzen zaio. Eta erregearen aurrean bildu dira erremedio bat eskatzeko Tebaseko hiria suntsitzen duen izurritearri. Zorigaitz horren arrazoiak ezagutzeko, Edipok berak bere koinatu Creonte bidaltzen du Delfoseko orakulura, hura kontsultatzeko. Creonte itzultzen da, eta  kontatzen dio izurritea kutsadura erlijioso baten ondorioa dela; aurreko erregearen, hau da, Laioren hiltzailea ez dutelako harrapatu: haren odol-isuriak hiriko biztanle guztien hilketaren mehatxua dakar, hiltzailea exekutatzen edota erbesteratzen ez badute.

Tiresiasen iragarpenak aldatu

Creonteren aholkuari jarraituz, Edipok Tiresias iragarle itsua deitzen du, gertatutakoa argitzen lagundu dezan. Tiresias ailegatzen denean, erregeak eta koruak errespetuz hartzen dute, baina hasmentatik argi gelditzen da iragarleak ez duela lagundu nahi; erraten du erantzunak ezagutzen dituela, baina uko egiten dio hitz egiteari; eta horren ordez, erraten dio Edipori bere bilaketa bertan behera uzteko. Hori dela eta, Edipo eta iragarlearen arteko elkarrizketak konfrontazioa dakar, eta biek elkar iraintzen dute. Edipo haserretzen da, Tiresiasek ez baitio solasik eman nahi, eta zuzenean leporatzen dio Laioren hilketan konplizea izateagatik. Koleraturik, Tiresiasek garbi egozten dio Edipori bera dela bilatzen ari den hiltzailea (“Zu zara ikertzen ari diren gizonaren hiltzailea”), eta gainera adierazten du —hizkera ilunean adierazi ere— bere amarekin intzestuan bizi dela, eta seme-alabak izan dituela harekin. Eta erraten dio, halaber, ezen, hark atzeritarra dela uste izan badu ere, jatorriz Tebasekoa dela, eta laster, bera bezala, itsu geratuko dela. Edipok ez daki nola egiaztatu Tiresiasek erraten duena; hortaz, ondorio batera iristen da: Tiresias bera eta Creonte ados jarri dira berari sarraski hura egozteko, eta, gisa horretan; tronutik kentzeko. Biek sutsuki eztabaidatzen dute; izan ere, Edipok Tiresiasen ikusmen faltari burla egiten dio, eta Tiresiasek aldi berean Edipori erraten dio bera ere itsu dela. Azkenean, Tiresiasek alde egiten du, eta behin eta berriz  maltzurki murmurikatzen du hiltzailea aurkitzen denean, Tebaseko hiritar bat izanen dela, bere seme-alaben anai eta aita aldi berean, eta bere amaren seme eta senarra.

Creonteren aurkako akusazioak aldatu

Tebastar zaharren artean, Tiresiasen hitz nahasiek zalantza sortzen dute. Creonte haserre agertzen da, ikusten duelarik Edipok salatu egiten dituela erranez tronugabetu nahi dutela. Edipok nabarmentzen du ezin duela konprenitu nolatan Tiresiasek, zeina hirian baitzegoen Laio hil zutenean, ez zuen adierazi zekien guztia, eta zer dela-eta itxaron duen orain arte hilketa hura berari leporatzeko. Creonte ihardetsen dio ezen, Ediporen koinatu eta lagun izaki, Tebasen botere nahikoa duela, eta ez lituzkeela nahi errege batek izan ohi dituen kezkak eta arazoak . Gainera, Edipori adierazten dio ezin duela frogarik gabe saltau , eta ez badu sinesten Delfosko orakuluak errandakoa egia dela , joan dadila harengana hori egiaztatzera. Halaber, Creontek erraten dio Edipori ezen berak uste badu  Tiresias igarlearekin konfabulatu dela, berak bere buruaz bertze eginen duela . Erregeak agintzen du Creonte exekutatu dezatela, baina koruak konbentzitzen du, Creonte bizirik utz dezan.

Yocastaren aitorpenak. aldatu

Yocastak—lehenenik, Laioren emaztea, eta geror, Ediporena— bitartekari lana egiten du. Emakumea saiatzen da Edipo baretzen. Arrazoiak ezagutu ondoren, Yocastak Edipori erraten dio igarkizun profetikoei kasurik ez egiteko, eta adibide gisa aipatzen du Apoloren orakuluak gertatu ez zen zerbait iragarri zuenean: profeziak zioen bere semeak hilko zuela Laio aita. Aitzirtik, Laio bertzte modu bateran hil zen: Delfosera zihoalarik,  bidegurutze batean gaizkile batzuek hil zuten. Izan zuten seme bakarra jaio eta gutxira hil zen, morroi bati eman baitzioten hil zezan. Beraz, Yocastak dioenez, orakuluak erran zuena ez zen inola ere bete.

Edipok bidegurutze horren aipamena entzuten duenean, xehetasun gehiago eskatzen ditu. Yocastari galdetzen dio zer itxura zuen Laiok, eta Edipo bat-batean susmatzen hasten da Tiresiasen salaketa egiazkoak ez ote diren. Eskatzen du hilketaren lekuko bakarra bere aurrera ekartzeko, zeina artzain dabilen bertan. Suspentse handia  sortzen da, Yocastak ez baitaki zein den Ediporen beldur horren jatorria.

Edipok bere istorioa kontatzen du. aldatu

Yocastak, nahasirik, Edipori galdetzen dio zer gertatzen den. Edipok Yocastari kontatzen dio bere gurasoakPolibo eta Merope izan zirela,  Corintoko errege-erreginak. Duela urte asko, Corintoko oturuntza batean,  mozkor zegoen gizon leporatu zion  bere aitaren semea ez izatea . Edipo Delfosko orakulua kontsultatzera joan zen, eta orakuluari bere leinuari buruz galdetu zion. Apolok ez zituen haren zalantzak argitu, eta, are gehiago, erran zion egunen batean bere aita hilko  zuela, eta bere amarekin oheratuko zela.. Horregatik alde egin zuen Corintotik , profezia hori ez bete ez zedin eta ez zen inoiz itzuli bertara. Geroago, liskar bat izan zuen Laio hil zen bidegurutze berean, errepidetik aterarazten saiatu zen zalgurdi batekin buruz buru egin ondotik. kalapitya handia sortu zen haien artean, eta Edipok bidaiariak hil zituen, eta horietako gizon baten antza baty  zetorren Yocastak egin zuen Laioren deskribapenarekin . Laioren hiltzailea ez izateko, Edipok duen esperantza bakarra da lekuko bakarrak erran zuela delako hilketa haibat lapurrek egina zutela. Beraz, artzainak baieztatzen badu Laiori zenbait gizonek eraso ehin ziotel, orduan Edipok badaki nez dela bera erruduna.      

Korintoko berriakaldatu aldatu

Yokastak lekukoari dei diezaioten agintzen du, eta erregutzaile gisa ere agertzen da Apoloren tenpluaren aurrean, bere gaitzak konpon ditzan.

Bitartean, ustekabeko mezulari bat etortzen da, Korintoren berriak dakartzana: Polibo hil da, eta Edipo  izendatu nahi dute Korintoko errege. Yokastak berriak entzun eta gero, Edipori ikusarazi nahi dio bere aita hilko zuela zioen orakulua ere ez zela bete, eta, beraz, ez liokeela beldurrik izan behar amarekin ezkonduko zela zioen beste orakuluaz. Edipo, mezulariaren harridurarako, pozik geratzen da berriak aditurik, zeren eta profeziaren erdia faltsua zela frogatzen baitu, eta, hortaz,  orain ezin izango du inoiz bere aita hil. Hala ere, oraindik beldur da amarekin, nolabait,  intzestuan ez ote den ibiliko. Mezulariak, Edipo lasaitzeko, ez kezkatzeko erraten dio, Merope ez delako bere benetako ama.

Orduan, jakiten da mezulari hori lehen Ziteron mendian artzain ibili  zela, eta haurtxo bat eman ziotela, gerora Polibok adoptatu zuena, seme-alabarik ez baitzuen. Eta erraten du  umea  Laioren etxeko artzain batek eman ziola, zeinari agindu baitzioten  umea utz zezan.

Edipo koruari galdetzen dio ea haietako norbaitek ezagutzen duen artzain hori, eta  non egon daitekeen orain. Eta erantzuten diote Laioren hilketaren lekukoa izan zen artzain bera dela izan zela Edipo mezulariaren eskuetan utzi zuena..  

Enigmen ebazpena aldatu

Yokasta erreginak, mezulariak kontatutakoa entzun eta gero, den-dena ulertu du , eta etsita, Edipori eskatzen dio galdera gehiago ez egiteko. Baina berak uko egiten dio, eta Yokasta korrika sartzen da jauregian.

Azkenean iristen da hilketaren lekukoa, artzaina. Edipok eta mezulariak galdekatzen diote, eta hasieran ez du erantzunik ematen, eta eskatzen die alde egiteko baimena eman diezioten. Ordea, Edipok  torturatu edo exekutatzeko mehatxuak  jaurtitzen dizkionean, artzainak erantzuten dio aten du Ziteron mendian uzteko eman ziotela haurra, eta haur hori Laio erregearen eta Yocasta erreginaren semea zela. , eta hil zezan eman ziotela, orakulu kaltegarri bat betetzea eragotziz, Yocastak esan zuen profezia ez zela inoiz egia bihurtu: haurrak bere aita hilko zuela. Aldiz, mezulariari eman zion errukiagatik.

Edipok garbi ikusten du Yokasta eta Laio bere benetako gurasoak zirela, eta orakuluen iragarpen guztiak bete direla .Edipok bere burua eta patua bera madarikatzen ditu, eszenatokia utzi aurretik. Koruak sentitzen du nola gizon handi bat ere patuarengatik eror daitekeen, eta, horren ondoren, zerbitzari bat ateratzen da jauregitik, barruan gertatu denaz hitz egiteko.

Yocasta jauregian sartu zenean, jauregiko logelara joan zen korrika, eta han urkatu zuen bere burua.

Handik gutxira, Edipo haserre sartu zen, eta bere zerbitzariei deitzen die ezpata bat ekar diezaioten, bere amaren sabela urratzeko. Koleraturik,  etxe osoan barna ibili eta gero, azkenean,  Yokastaren gorputza aurkitu zuen. Edipo garrasika hasten da, eta amaren soinekoari eusten zioten urrezko orratz luzeak kendu zizkion, eta bere begietan sartu zituen etsiak harturik.

Edipo jauregitik ateratzen da begiak odoletan zituela, eta lehenbailehen erbesteratu deazatela eskatzen du. Erraten du nahiago duela itsu egon, jasanezin zaiolako, egin dituen hilketak egin ondotik, ikustea bere gurasoak infernuan, sortutako seme-alabak edotaa Tebasko herria.

Creonte sartzen da, boterea eskuratzen du, teta ebastarrei Edipoz errukitzeko eskatzen die eta jauregian sartrarazi dezatela. Ondoren, orakuluari berriro galdetuko diola dio, Ediporekin zer egin behar duen jakiteko. Honek dio ez dezala errukirik izan berarekin, eta erbesteratua izan dadila eskatzen du. Ediporen bi alabak,   Antigona eta Ismene,  deitzen dituzte, eta Edipok deitoratzen du familia madarikatuan jaio izana. Creonteri eskatzen dio beraietaz arduratzeko, eta Creontek ados dagoela erraten du, Edipo jauregi barnera bueltan bidali aurretik.

Eszenatoki huts batean, korifeoaren azken bertsoek greziar erran zahar baten eitea durte:  Hil arte, inor ez da zoriontsu izaten ahal::

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.