Edge of Tomorrow
Edge of Tomorrow (euskaraz Biharamunaren Muga), 2014ko Doug Liman estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikzio eta ekintza film film bat da. Hiroshi Sakurazaka japoniar idazlearen All You Need Is Kill (2014, Behar Duzuna Hiltzea Da) manga eleberrian oinarritua dago. Tom Cruise, Emily Blunt, Bill Paxton eta Brendan Gleeson aktoreek antzeztu zuten.
ArgumentuaAldatu
2015, Mimikoak deritzoten estralurtar arraza bat asteroide batean Alemaniara iritsi eta ia Europa osoa bereganatu du. 2020, Defentsa Unitate Batasuna deritzon gizakien mundu mailako indar armatuak azkenik Frantziako Verdun udalerrian estralurtarrak lehenbizikoz garaitzea lortu du. Erresuma Batuan William Cage (Tom Cruise) komandantea oraindik borrokan sartu ez den ofiziala da, eta ia suizida den misioa burutzeko ardura jaso berri ostean hilik suertatu da. Orduan denbora begizta batean sartu eta estralurtarren aurka behin eta berriz borrokatu eta hiltzera derrigortua egongo da. Baina parte hartzen dituen guduek borrokan gero eta gehiago trebatuko dute, estralurtarren aurka gero eta eraginkorragoa bilakatuz. Rita Vrataski (Emily Blunt) lankidea Indar Armatu berezietako gerlari bat da.
AktoreakAldatu
- Tom Cruise: William Cage maiorra
- Emily Blunt: Rita Vrataski sarjentua
- Bill Paxton: Farell sarjentu nagusia
- Brendan Gleeson: Brigham jenerala
- Noah Taylor: Noah Carter doktorea
- Jonas Armstrong: Skinner
- Tony Way: Kimmel
- Kick Gurry: Griff
- Charlotte Riley: Nance
- Franz Drameh: Ford
- Dragomir Mrsic: Kuntz
- Masayoshi Haneda: Takeda
- Madeleine Mantock: Julie Montgomery kaporala
Kanpo estekakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)