Eddie O'Sullivan

hamabosteko errugbilari irlandarra

Eddie O'Sullivan (Youghal, Cork konderria, 1958ko azaroaren 21a) irlandar errugbi entrenatzailea eta jokalari ohia da, hegaleko eta zabaltzaile postuetan aritzen zena.

Eddie O'Sullivan
Bizitza
JaiotzaYoughal1958ko azaroaren 21a (65 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Garryowen Football Club (en) Itzuli-
 
Pisua78 kilogramo

1970-1980 bitartean, Garryowen Football Club taldean jokatu zuen. 1997-1999 bitartean, Ameriketako Estatu Batuetako errugbi selekzioaren entrenatzailea izan zen, eta 2001-2008 bitartean Irlandako selekzioaren entrenatzaile eta hautatzailea, selekzio horrek inoizko arorik onenetakoa gauzatu zuelarik. 2011tik aurrera, berriz ere AEBtako selekzioa entrenatu zuen. 2014-2015 denboraldian Biarritz Olympique euskal taldearen ardura izan zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eddie O'Sullivan