Ecaterina Bulea-Bronckart

unibertsitateko irakaslea, hizkuntzen didaktikan aritua

Ecaterina Bulea-Bronckart frantsesaren didaktika irakaslea da Suitzako Genevako Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean; bertan, hizkuntzen didaktikako ikerketa-taldea koordinatzen du eta Hezkuntza Zientzietako doktoregoko ikasketak koordinatzen ditu.[1]

Ecaterina Bulea-Bronckart
Bizitza
Familia
Ezkontidea(k)Jean-Paul Bronckart
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, pedagogoa eta hizkuntzalaria

Bere lanek batez ere hiru ardatz dituzte: lehen hizkuntzaren didaktika, gramatikaren irakaskuntzari eta gramatikaren eta testuen arteko artikulazioei buruzko loturak; hizkuntzaren teoria orokorrak, batez ere Saussureren lana eta hizkuntzaren hurbilketa dinamikoak; hizkuntzaren zeregina garapen prozesuan, etab.

Bere ikerketetako asko unibertsitate frankofonoekin lankidetza estuan garatu ditu, bai Espainiakoarekin, bai Portugalekin, bai Brasilekin, baita Argentinarekin ere, nazioarteko sareetan. Batez ere Interakzionismo sozio-diskurtsiboaren sarean (ISD) eta Frantsesaren Didaktika Ikerketarako Elkartean (AIRDF).

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Osoko hitzaldiak - Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra - UPV/EHU» Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).

Kanpoko estekak aldatu