Easy Rider 1969ko Dennis Hopper estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorearen road movie generoko filma bat da. Bertan Dennis Hooperrez gain, Peter Fonda eta Jack Nicholson aktoreek ere antzeztu zuten.

Easy Rider
Jatorria
Argitaratze-data1969
IzenburuaEasy Rider
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta ekintza-filma
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Kalifornia, New Orleans, Mexiko Berria, Malibu eta Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Dennis Hopper
Gidoigilea(k)Peter Fonda
Dennis Hopper
Terry Southern


Antzezlea(k)
Jack Nicholson
Peter Fonda
Dennis Hopper
Phil Spector
Karen Black
Toni Basil (en) Itzuli
Luke Askew
Robert Walker
Warren Finnerty (en) Itzuli
Luana Anders
Michael Pataki
Carrie Snodgress
Bridget Fonda
Dan Haggerty





[[Kategoria:Toni Basil (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Warren Finnerty (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




Ekoizpena
EkoizleaPeter Fonda
Konpainia ekoizleaRaybert Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Raybert Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaPeter Fonda
EdizioaDonn Cambern (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRoger McGuinn
Argazki-zuzendariaLászló Kovács
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArizona
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0064276 Filmaffinity: 399242 Allocine: 178 Rottentomatoes: m/easy_rider Mojo: easyrider Allmovie: v15197 TCM: 73859 Metacritic: movie/easy-rider TV.com: movies/easy-rider Netlix: 467895Edit the value on Wikidata

Jatorrizko aurrekontua baino 100 bider etekin gehiago lortu zuen. Estreinatu eta lasterrera kultuzko filma bilakatu zen, estatubatuar kontrakultura eta motorzaleen erreferentziazko filma. Filmaren ezusteko arrakastak zuzendariari nolabaiteko ospea eman zion, baina honek ez zuen ospe hori ongi kudeatu.

Filmaren espiritua honako esaldi honek ongi laburbiltzen du:

« Jende guztiak aske izan nahi du, gora eta behera askatasun indibidualaz hizketan. Baina gizon aske bat ikusten dutenean... kakalarria sartzen zaie. »

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Wyatt (Peter Fonda) eta Billy (Dennis Hopper) gazteek AEBak zeharkatzeko abentura edo bidai bati ekingo diote, euren azken helburua New Orleans hiriko Mardi Gras inauterira ailegatzea delarik (bidebatez droga kontrabandista gisa lan egiteko ere kontratatuak direlarik). Biek motozikleta bana erosi eta estatubatuar gizartearen aurpegi ezberdinak ezagutzeko beta emango dien bidaiari ekingo diote.

Bidean aurrera doazela ezohiko hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte, tartean arrantxero bat eta bere familia, bai eta autoestopista hippie bat, azkenean herri batean baimenik gabe desfilatzeagatik atxilotuko dituztelarik. Han abokatu mozkorti bat (Jack Nicholson) ezagutuko dute, honek bi gazteak kartzelatik ateratzeaz gain, haiei elkartuz bidaia egiteko erabakia hartuko du.

Aktoteak

aldatu

Soinu banda

aldatu

Byrds, Steppenwolf, The Band taldeen eta Jimi Hendrix musikariaren abestiz osatutako soinu banda du, euren abestien eskubideak musu truk laga zituztelarik (zinema eta rock musikaren historiako kasu bakanenetakoa), honek filmari askatasun giro berezia ematen diolarik.

Bitxikeriak

aldatu
  • Zinema eta ekoizpen independientearen aitzindarietako bat izan zen.
  • Bere ekoizpenaren kostuaren 100 bider diru etekin irabazi zuen.
  • Filma ha "Ihesaldia" italiar filman oinarrituta dago.

Kanpo estekak

aldatu