EZ ate logikoa
EZ eragile logikoaren funtzioa simulatzen duen zirkuitua. Zirkuituaren sarreran (1) seinalea duenean, irteeran (0) seinalea izango du, eta sarreran (0) seinalea duenean, irteeran (0) seinalea izango du.
SARRERA A |
IRTEERA EZ A |
0 | 1 |
1 | 0 |
EZ edo NOT ate logikoa ezeztapen logikoa inplementatzen duen zirkuitoa da eta egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du. Sarrera (1) denean irteera (0) balioa du, eta sarrera (0) bada, irteera berriz, (1).
IkurrakAldatu
Ikurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra" erabiliz eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena" erabiliz:
Hardwarearen deskribapenaAldatu
EZ ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko EZ ate logiko estandarra 4049 zenbakiduna da. 4049k sarrera bateko sei ate logiko independente dakartza (ikus bedi irudia).
InplementazioaAldatu
EZ funtzioa NMOS 1 zein PMOS 2 transistoreekin inplementatu daiteke.
Aukera gehiagoAldatu
EZ-ETA ate logikoak konbinatuz 3, EZ funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.