ETA (abestia)

NewJeans taldearen abestia
Artikulu hau K-pop abestiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eta (argipena)».

ETA Hego Koreako NewJeans K-Pop neska taldeak grabatutako abestia da, ADOR disketzearen bidez kaleratua 2023ko uztailaren 21ean. Taldearen Get Up (2023) bigarren EP hedatua ateratzean argitaratu zen hiru singleetako bat izan zen, " Super Shy " eta " Cool with You "-rekin batera. "ETA" Beenzino (Lim Sung-bin), Gigi ((Kim Hyun-ji) eta Ylva Dimbergek idatzi zuten, eta konposizioa 250ek (Lee Ho-hyung) eta Dimbergek egina da. Abestiarekin batera ateratako bideoklipa, Applerekin elkarlanean egindakoa, Bartzelonan filmatu zen eta iPhone 14 Pro telefono batez filmatu zen. [1] Baltimore club [2] estiloko abesti alai dantzagarri bat da, funk ukituekin. [3] [4]

ETA (abestia)
NewJeansen musika-lana
Egilea(k)NewJeans
Argitaratze-data2023
IzenburuaETA
Jatorrizko herrialdeaHego Korea
Ekoizpen lekuamundu osoan
Banatze bideadownloadable content (en) Itzuli eta musika-streaming
Ezaugarriak
Genero artistikoaK-popa, Baltimore club (en) Itzuli eta dancea
Hizkuntzakoreera eta ingelesa
Iraupena151 segundo
DiskoetxeaADOR (en) Itzuli eta YG Plus (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daGet Up (en) Itzuli
NJWMX (en) Itzuli
Ekoizpena
Ekoizlea250 (musician) (en) Itzuli
[[Kategoria:250 (musician) (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
HitzakYlva Dimberg (en) Itzuli eta Beenzino (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaYlva Dimberg (en) Itzuli
250 (musician) (en) Itzuli
BideoaYouTube
NewJeansen kronologia
Cool with You (en) Itzuli ETA (abestia) Gods (en) Itzuli

Polemika Espainian aldatu

Ekain amaieran, NewJeans-ek abesti honen aurrerapena iragarri zuenean, Espainiako K-pop jarraitzaile batzuek eta sareetako polemistek kexuak azaldu zituzten, nola zitekeen ETA gaitzat edo izenburutzat hartuta kantu bat egitea, ez ote zen hori ETAren biktimei eta Espainiari irain egitea. "ETA" terminoak, abestiaren kontestuan, "estimated time of arrival" (garraiobide eta aireportuetako terminoa, kalkulatutako iritsiera-ordua, euskaraz) nahi zuela argi samar egon arren,[5] detaile susmagarriak ere nabarmendu zituzten kritika egin zutenek: aurrerapen bidean ETA euskal tipografiaren antzekoa zen letra tipo batean zegoela, batetik, eta bestetik bideoaren egiletza lotzen zela "Eva, Mikel eta Maria" izenekin, nonbait ETAkide izan diren pertsonak oroituz.[6]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «ETA (song)» artikulutik itzulia izan da, 2023-08-05 data duen 1168874086 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-08-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Ingelesez) «NewJeans music videos feature Apple, actor Tony Leung» Korea JoongAng Daily 21 July 2023.
  2. (Ingelesez) Kim, Joshua Minsoo. (2023-07-24). «NewJeans: Get Up EP Album Review» Pitchfork.
  3. Delgado, Sara. (21 July 2023). «NewJeans Continue to Write Their Own Playbook With “Get Up”» Teen Vogue.
  4. Daly, Rhian. (21 July 2023). «NewJeans – ‘Get Up’ review: no one can hold a candle to K-pop’s rising wonder girls» NME.
  5. (Ingelesez) Nast, Condé. (2023-07-05). «NewJeans's First Fan Meeting Proved How Exciting Their Future Will Be» Teen Vogue (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  6. (Gaztelaniaz) «Nuevo escándalo en el K-Pop: NewJeans, acusado por apología del terrorismo en su nueva canción 'ETA'» El Español 2023-06-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).

Kanpo estekak aldatu