EIRE (musika taldea)
EIRE Zumaian 2022. urtean sorturiko pop musika taldea da. Eire Salegik eta Eire Maiak osatzen dutenez taldeak "EIRE" izena du[1][2].
EIRE | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Zumaia (Gipuzkoa) |
Musika mota | synth pop |
Urteak | 2022 - |
Taldekideak | |
Eire Salegi Eire Maia |
Ibilbidea
aldatuTxiki txikitatik batera ibili izan dira eskolan, herriko futbol taldean eta 8-9 urtetatik musika konposatzen ere bai. Eire Salegik gitarra jotzen zuen eta Eire Maiak abestu. Euskaraldiko lehen ekitaldian jo zuten lehen aldiz jendaurrean[1].
2022an "EIRE" proiektua abiatu zuten. Etxeko gela batean elkartu, melodia sortu eta abestiari forma ematen diote, bedroom pop izena du prozesuak[3]. Salegi musika tresnataz arduratzen da (sintetizadoreak eta gitarra bereziki) eta ekoizlea da. Maia berriz letren egilea eta abeslaria da. Abenduan lehenengo singlea zabaldu zuten sare sozialetan, "Bihar nola". Hurrengoa "Amaitu baino lehen" izan zen, berehala ezagun egin zena[4]. Bideoklipa Zumaian eta Bilbon grabatu zuten, izan ere Bilbon ari baitira ikasketak egiten[5].
2023ko apirilean hasi ziren zuzeneko kontzertuak ematen, lehenengoa Elorrioko Gazte Topagunean izan zen[6]. Uztailaren 9an Manu Chaoren telonero izan ziren Arrasaten[7]. Udazkenean abesti eta bideoklip berria atera zuten, "Nahi gabe berriro"[8], eta azaroaren 7an iritsi zen EPa, Zauriren bat bistan izenekoa. 6 abesti bildu dituzte EPan. Olatz Salvadorren kolaborazioa izan dute "Gorputz Guztitan" abestian[9].
2024ko otsailaren 28an artista berri onenaren Gaztea saria irabazi zuten[10].
Diskografia
aldatuDiskoak
aldatu- Zauriren bat bistan (2023) - EPa[11]
Singleak
aldatu- "Bihar nola"
- "Amaitu baino lehen"
- "Agur esateko"
- "Nahi gabe berriro"
Sariak
aldatu- Gaztea Saria: 2023ko artista berri onena
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Eire Maia eta Eire Salegi: "11 urte genituenetik ari gara abestiak egiten" - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ «Eire» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- ↑ «EIRE: YouTubeko tutorial amaigabeak, logelako popa eta hodi fluoreszenteak» EITB 2023-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ EIRE - Amaitu Baino Lehen. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ «Eire taldearen proiektua ezagutu dugu Hitzokein» EITB 2023-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-03-03). «Eire Salegi eta Eire Maia, ametsa hurbilago dago» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ «Kontzertua: Manu Chao - Arrasate - 2023-07-09» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ «'Nahi gabe berriro', Eireren abesti eta bideoklip berria - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-11-07). ««Abestietako batzuk idaztea zauriak ixtea izan da»» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
- ↑ «Talde berri onenaren Gaztea Saria irabazi du Eirek - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
- ↑ Zauriren Bat Bistan. 2023-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).