EDO ate logikoa
SARRERA A B |
IRTEERA A EDO B | |
0 | 0 | 0 |
0 | 1 | 1 |
1 | 0 | 1 |
1 | 1 | 1 |
EDO edo OR ate logikoa disjuntzioak inplementatzen dituen zirkuitoa da eta egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du. Sarreretako batek maila Altua (1) edukiz gero, irteerak ere maila Altua (1) edukiko du. Bestela, maila Baxua (0) edukiko du.
Ikurrak
aldatuIkurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra"rekin eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena"rekin:
Hardwarearen deskribapena
aldatuEDO ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko EDO ate logiko estandarra 4071 zenbakiduna da. 4071k bi sarrerako lau ate logiko independente dakartza (ikus bedi irudia).
Sarrera gehiagoko EDO ate logikoak nahi baditugu ondorengo CMOS zirkuitu integratuetara jo dezakegu:
- 4075: 3 Sarrerako hiru EDO ate logiko.
- 4072: 4 Sarrerako bi EDO ate logiko.
TTLn, berriz:
- 74LS32: 2 Sarrerako lau EDO ate logiko.
Inplementazioa
aldatuEDO funtzioa NMOS 1 zein PMOS 2 transistoreekin inplementatu daiteke.
Aukera gehiago
aldatuEZ-ETA ate logikoak konbinatuz 3, EDO funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.