ECMAScript ECMA International-ek argitaratutako programazio-lengoaia estandarra da. Garapena 1996an hasi zen Netscap-ek proposatutako JavaScript hizkuntzatik abiatuta. Gaur egun, ISO 16262 araua ere bada.

ECMAScript
Jatorria
Sorrera-urtea1997
Ezaugarriak
Programazio paradigmaProgramazio funtzional, multi-paradigm programming (en) Itzuli, prototype-based programming (en) Itzuli eta Programazio inperatibo
Media motaapplication/ecmascript eta text/ecmascript
Deskribapena
OinarrituaJavaScript
JScript (en) Itzuli
Honen eragina jaso duSelf (en) Itzuli, HyperTalk, AWK (en) Itzuli, C, CoffeeScript (en) Itzuli, Perl, Python, Java eta Scheme (en) Itzuli
Ekoizpena
DiseinatzaileaBrendan Eich (en) Itzuli eta Ecma International (en) Itzuli
GaratzaileaBrendan Eich (en) Itzuli
ecma-international.org

ECMAScript-ek C lengoaian inspiratutako sintaxia duen eta dinamikoa den lengoaia bat definitzen du. Prototipoetan oinarritutako objektuak erabiliz objektuei bideratutako programazioaren ezaugarri batzuk ere onartzen ditu.

Web-nabigatzaile gehienek ECMAScript-en inplementazio bat dute, baita DOMerako (Document Object Model - Object Model document ) sarbide bat ere. Inplementazio ezagunenak Mozilla eta Netscape-rena da, JavaScript izenekoa, eta Internet Explorer, JScript izenekoa. Opera arakatzaileak JavaScript eta JScript-rekin bateragarria den bertsioa inplementatzen du. Nabigatzaile guztiak ECMAScript eta DOM inplementazioen puntu desberdinetan egoten dira, eta bakoitzak bere luzapenak gehitzen ditu gero, horrela zail samar bihurtzen da arakatzaile guztietan funtzionatzen duten programak sortzea.

ActionScript, Adobe Flash-erako, ECMAScript estandarrean oinarritzen da, Flash film bateko objektuak programatzeko hobekuntzekin.

Kanpo estekakAldatu