Eñaut Martikorena
Hernaniko bertsolaria
Eñaut Martikorena Lizaso (Hernani, 1995) bertsolari gipuzkoarra da. Hernaniko bertso eskolan aritzen da[1]. Kantakera bereziko bertsolaria da, urduria eta txispa handikoa[2].
Eñaut Martikorena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1995 (28/29 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Ibilbidea
aldatu2015ean Plazatik Gaztetxera txapelketan hartu zuen parte eta Eli Pagolarekin batera txapela irabazi zuen[3].
2019ko Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte lehenengoz txapelketa handi batean eta final laurdena irabazi egin zuen Andoainen. Ondoren finalaurrekoa jokatu zuen eta sailkapen nagusian 17. postuan gelditu zen. Horri esker 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzeko txartela eskuratu zuen.
Txapelketa Nagusiko lehenengo fasean 9. postuan gelditu zen eta aurrera egin zuen. Finalaurrekoetan bigarren itzulira pasatzea lortu zuen eta Baionan kantatu zuen[4].
Palmaresa
aldatuTxapelketak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- finalaurrekoak, bigarren itzulia (1): 2022
- Gipuzkoako Txapelketa
- finalaurrekoak (1): 2019
Sariketak
aldatu- Osinalde saria (1): 2015.
- Plazatik Gaztetxera (1): 2015.
- Pello Errota Sariketa: bertso onenaren Mikaela Elizegi saria (2023)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Eñaut Martikorena Lizaso - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ «"Sakontasuna eta sakonkeria nahastu gabe"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Plazatik Gaztetxera (14. 2015) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
- ↑ «Baiona | azaroak 26 — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).