Sekhemkhet

Dyeser-teti» orritik birbideratua)

Sekhemkhet-Dyeser Teti Egiptoko III. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, K.a. 2645etik K.a. 2638 arte gobernatu zuena (von Beckerath).

Sekhemkhet
Sekhemkhet.png
Faraoi


Djoser - Sanakht
Bizitza
Jaiotza K.a. XXVIII. mendea
Heriotza K.a. XXVII. mendea ( urte)
Hobiratze lekua Saqqara
Familia
Aita Djoser
Ezkontidea(k) Djeseretnebti (en) Itzuli
Seme-alabak
Leinua Egiptoko III. dinastia
Jarduerak
Jarduerak estatu-politikaria

Manetonek, Tyerisek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, zazpi urteko erregealdia izan zuela dio.

Turineko Errege Kanonean, Dyeserty izenarekin eta sei urteko erregealdiarekin aipatzen da.

Abidoseko Errege Zerrendan, Teti bezala agertzen da, eta Saqqarakoan, Dyeser Teti bezala.

Bere garaiko testigutzakAldatu

EraikinakAldatu

  • Bere aurreko faraoia izan zen Djoserrek bezala, Sekhemkhetek, Saqqaran, piramide mailakatu baten eraikuntza abiarazi zuen, baina behereneko harmailak bakarrik zeuden amaituta faraoia hil zenean. Egiptologo batzuek, Sekhemkheten piramidea, amaitua egon izan balitz, Djoserrena baino handiagoa izango zela uste dute. Piramideko lurrazpikoak, 132 biltegiz osatuak daude. Hil ganberan, hutsik zegoen harzurizko sarkofago monolitiko bat aurkitu zen. Gaur egun, tokia, neurri handi batean, basamortuko hareapean dago.

ErliebeakAldatu

  • Uadi Magharan, Sekhemkheten erliebe bat dago, faraoia, etsai bat jotzen irudikatzen duena.

Petrie Muesoan dauden objektuakAldatu

  • Dioritazko ontzia (UC15800)
  • Zigilu inprimazioa (UC11755)


Aurrekoa
Djoser
Egiptoko faraoia
Egiptoko III. dinastia
Ondorengoa
Jaba