Durge
Durge Star Warseko fikziozko unibertsoan agertzen den pertsonaia bat da. Gen'Dai bat da. Errepublika Galaktikoa erori baino bi mila urte lehenago jaio zen. Giza itxura zuen arren, bere espeziea 4.000 urte bizi ahal zen eta galdutako gorputz atalak edo organuak birsor zitzakeen. Durgen armajantzi sendoaren azpian zegoen bere benetako gorputza; erdi gizatiar itxurako izaki baten eran konprima zitezkeen nerbio hodi sare bat.
Durge | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Genndy Tartakovsky (en) , George Lucas eta Haden Blackman (mul) |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | Ordainsari bilatzaile (Star Wars)a ofizierra |
Durge, ez zen bere espezieko gainontzekoak bezalakoa, indarkeria eta odol isurketak gogoko baitzituen. Alde honek, oso urria zen bere espeziearekin kontrastatzen zuen, gatazkak nola edo hala eragozten saiatzen zena. Durge denboraren igaroan ordain sari bilatzaile eta hiltzaile bikain bihurtu zen. Klon Gerrak gertatu baino 900 urte lehenago mandaloriarrak suntsitzeko kontratatua izan zen eta harrapatu egin zuten. Arma kimikoekin eta teknologia ezezagunarekin torturatua izan ondoren, mende mordo batez beragan eragina izan zuen min izugarri bat eman zioten, hiltzen utzi gabe.
Klon Gerretan Obi-Wan Kenobiren aurka borrokatu zuen Muunilinst planetan eta zenbait alditan garaitua izan zen, baina beti birsortu ahal izan zituen galdutako atalak eta berriz borrokatzeko prest zegoen. Azkenik, Obi-Wan Kenobi xurgatzen duenean eta honek barnetik indarra erabiliz eztandarazi egiten duenean hiltzen da.