Dunajec (polonieraz duˈnajɛt͡s ahoskatua) erdialdeko Europako ibaia da, ipar-ekialdeko Eslovakia eta hegoaldeko Polonia zeharkatzen dituena. Vistularen ibaiadarra da. Nowy Targen du iturburua, Czarny Dunajec eta Biały Dunajec (Dunajec Zuria eta Beltza) ibaien bilgunean. 17 kilometroz herrialde bien arteko muga sortzen du. 249 kilometroko luzera eta 6.796 km²-ko arroa ditu.

Dunajec
Datu orokorrak
Garaiera172 m
Motaibai
Luzera274 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°13′00″N 19°45′58″E / 49.2166611°N 19.7660094°E / 49.2166611; 19.7660094
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Txikiko voivoderria
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera6.804 km²
Arro hidrografikoaVistula basin (en) Itzuli eta Dunajec Basin (en) Itzuli
Ur-emaria84,3 m³/s
LakuakLake Czorsztyn (en) Itzuli
IturburuaTatra Garaiak
Bokalea
()
Vistula

Bere ibilbidean Spišská Stará Ves, Majere, Lechnica, Červený Kláštor, Lesnica, Nowy Targ, Maniowy, Czorsztyn, Szczawnica, Krościenko nad Dunajcem, Łącko, Stary Sącz, Nowy Sącz, Gródek nad Dunajcem, Czchów, Zakliczyn, Wojnicz, Tarnów eta Żabno zeharkatzen ditu.

Geografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.