Dulong-Petiten legea
Giro-tenperaturan elementu solido gehienen gramoko bero espezifikoaren eta pisu atomikoaren arteko biderkadurak ia balio bera duela (6 cal/°C inguru) dioen legea.
Dulong-Petiten legea, fisikako lege bat da, Pierre Louis Dulong eta Alexis Thérèse Petitek 1819an aurkitua.
Gorputz trinko bakunen masa atomikoa bero espezifikoaz biderkatu ondoko emaitza berdintsua da gorputz guztientzat, eta batez besteko balioa 3R da, non R gasen konstante unibertsala den.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |