Dryocampa rubicunda edo astigarreko sits arrosa Ipar Amerikako sits txiki bat da, Saturniidae familiakoa. Johan Christian Fabriciusek deskribatu zuen lehen aldiz 1793an[1]. Espeziea ezaguna da bere ileak duen artile itxuragatik, eta kolorazio arrosa eta horiagatik. Hori hau izan daiteke oso argia, ia krema kolorekoa. Arren antenak iletsuagoak dira emeenak baino, emeen feromonak aurkitzeko[2].

Dryocampa rubicunda
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaSaturniidae
GeneroaDryocampa
Espeziea Dryocampa rubicunda
Fabricius, 1793
Datu orokorrak
Zabalera43 mm

Ingelesezko izen arruntak dioen bezala, astigarretan bizi ohi dira[3]. Eme helduek euren arrautzak astigarren hostoen behealdean jartzen dituzte, 10 eta 40 arteko taldeetan. Sortzen diren beldarrak hosto horietaz elikatu ohi dira. Populazio oso handiak direnean, beldarrek zuhaitzak hostogabetzen dituzten. Beste Saturniidae familiako sitsek bezala, helduak direnean ez dute jaten[4].

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) «ZB Zürich / Ioh. Christ. Fabricii... [439»] www.e-rara.ch (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  2. (Ingelesez) Damele, Alicia. «Dryocampa rubicunda (rosy maple moth)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  3. Packard, Alpheus S.. (1893). «The Life Histories of Certain Moths of the Families Ceratocampidœ, Hemileucidœ, etc., with Notes on the Armature of the Larvœ» Proceedings of the American Philosophical Society 31 (141): 139–192. ISSN 0003-049X. (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  4. «Rosy maple moth Dryocampa rubicunda (Fabricius, 1793) | Butterflies and Moths of North America» www.butterfliesandmoths.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).

Kanpo estekak aldatu