Drupal (Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan: [druː pʰʊɫ]) xede anitzeko CMS (Edukiak kudeatzeko sistema) modular bat da, erraz konfiguratzen dena artikuluak, irudiak edo bestelako fitxategiak argitaratzeko edo zenbait zerbitzu sortzeko: foroak, inkestak, botazioak, blogak, erabiltzaileen kudeaketa eta baimenak.

Druplicon.vector.svg Drupal
Drupal 7 screenshot.png
Jatorria
Sorrera-urtea 2001
Azken bertsioa 9.0.2
Behar ditu jQuery
Ezaugarriak
Programazio-lengoaia PHP
Irakur dezake Linux, Microsoft Windows, macOS eta Unix
Lizentzia GNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Ekoizpena
Garatzailea Dries Buytaert (en) Itzuli eta Drupal Association (en) Itzuli
Euskaraz
Euskaraz Bai
drupal.org
Iturri-kodea https://git.drupalcode.org/project/drupal.git, https://cgit.drupalcode.org/drupal, git://git.drupal.org/project/drupal.git eta https://github.com/drupal/drupal

Drupal sistema dinamiko bat da: haren edukiak artxibo estatikoetan forma finkoan zerbitzariaren fitxategi-sisteman biltegiratu ordez, orrien eduki testuala eta beste konfigurazio batzuk datu-base batean biltegiratzen dute eta Web ingurune bat erabiliz editatzen dira.

Programa librea da, GNU/GPL lizentziaduna, PHP-an idatzia, erabiltzaile-komunitate aktibo batek garatua eta mantendua. Nabarmentzen da bere kodearen eta orri sortuen kalitateagatik, webeko estandarren errespetuagatik, eta enfasi berezi bat sistema osoaren erabilgarritasunean eta trinkotasunean.

Drupalen diseinua bereziki egokia da komunitateak Interneten eraikitzeko eta kudeatzeko. Hala ere, haren malgutasun, moldagarritasun, eta modulu gehigarrien kopuru handiari esker web gune mota desberdin asko egiteko ere egokia da. [1]

EzaugarriakAldatu

FuntzionaltasunakAldatu

Drupal edukien gestore xede anitzeko bat da, adibidez aplikazio hauetan erabili ahal dena:

  • Komunitate portaleak
  • Eztabaida foroak
  • Web gune korporatiboak
  • Intranet aplikazioak
  • Leku pertsonalak edo blogak
  • Merkataritza elektronikoaren aplikazioak
  • Baliabideen direktorioa
  • Sare sozialen guneak

ModuluakAldatu

Drupalen funtzionaltasunak handiagotu ahal dira modulu deitutako hedaduren bitartez haren erabiltzaileen komunitateak programatutakoak direnak. Bertsio ofizialean [2] ez dauden garrantzitsuenen artean hauek aipatu daitezke:[3]

  • Views
  • Content Construction Kit ( CCK)
  • Token
  • Pathauto
  • Filefield
  • Administration Menu
  • Imagefield
  • Imageapi
  • Imagecache

LizentziaAldatu

Drupal lizentzia GNU GPL banatzen da, eta hortaz software librea da.

Drupal-en esanahiaAldatu

"Drupal" hitza 'tanta' esan nahi duen nederlanderazko druppela hitzaren baliokide fonetikoa da ingelesez

Drupal-en jatorriaAldatu

Drupal-en sortzailea Dries Buytaert izan zen, eta erabiltzen da, adibidez, web gune hauek bultzatzeko Debian Planet [1], Spread Firefox [2], Kernel Trap [3] eta White House [4].

Nahiz eta BBS txiki bat gisa hasi zen, Drupal albiste atari bat baino askoz gehiago izatera heldu da haren arkitektura malguari esker. Drupal osatzen da oinarri azpiegitura batez eta funtzio multzo zabal bat eskaintzen duten moduluen multzo batez, besteak beste, merkataritza elektronikoaren sistemak, fotoen galeriak, posta elektronikoaren zerrenden administrazioa, eta CVS integrazioa. Posiblea da moduluak gehitzea hirugarrenetatik Drupalen portaera aldatzeko edo funtzio berriak eskaintzeko.

Drupal erabiltzen da, besteak beste, konpainien intranetetan, on-line irakaskuntzan, arte-komunitatetan eta proiektu administrazioan. Askok pentsatzen dute Drupalen garrantzia erabiltzaile komunitateetan dela konpetentziatik nabarmendu egiten duena.

Drupalen distribuzioakAldatu

Drupalen zenbait distribuzio pertsonalizatu dago. Horietako asko aurrepaketatuta daude hirugarrenen software moduluekin, baina batzuek nukleoaren aldaketak dauzkate.

InstalazioaAldatu

WindowsAldatu

Gaur egun Drupal instalatu ahal da erraz eta azkar Microsoft Web Platform Installer erremintarekin, dependentzia edo pakete "galduekin" kezkatu gabe WPI-k dependentzia guztiak ebatziko dizkigu eta behar den guztia instalatuko du Drupalek arazoaren motarik funtzionatu ahal izan dezan.[4]

MACOSXAldatu

Gaur egun modurik errazena MAMP erabiltzea da. Eta hau da eskuliburu zehatzena: Drupal 6-ren instalazio bat MacOSXn jarraitzeko

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu