Drumcondra Football Club (irlanderaz Cumann Peile Droim Conrach) Dublingo futbol talde indartsua izan zen, 5 Liga eta 5 Kopa irabazi dituena. 1972an desagertu egin zen.

Drumcondra Football Club
Ezizena(k)Drums
Futbol zelaiaTolka Park
edukiera: 9.680 lagun
inaugurazioa: 1953
PresidenteaChris Brien
EntrenatzaileaIrlandako Errepublika Aaron Callaghan
Liga1972an desagertua
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Ligan sartu aurretik Irlandako Kopa bat irabazteko gai izan zen 1927an, hau lortzen ligaz kanpoko talde bakarra izan zelarik. 40. hamarkada bikaina izan zuten, 1943 eta 1946ko kopak irabazi ondoren 1948 eta 1949ko ligatan nagusitu baitziren. 50. hamarkadan beste bi kopa eta liga bat iritsi ziren.

60. hamarkadan bi liga irabaztearekin batera Europan aritzeko txartelak eskuratu zituzten eta talde bikainen aurka jokatu ahal izan zuten, hala nola Bayern Munich, Atlético Madrid, Nuremberg eta Eintracht Frankfurt. 1972an taldea desagertu egin zen eta Home Farm F.C. taldearekin bat egin zuen. Home Farm taldeak 1975an bere orainarteko titulu bakarra lortu zuen Kopa hain zuzen ere.

Gaur egun Leinsterreko ligan Drumcondra F.C. izeneko talde berria ari da jokatzen.

Palmaresa aldatu

  • Liga (5): 1948, 1949, 1958, 1961 eta 1965.
  • Kopa (5): 1927, 1943, 1946, 1954 eta 1957.

Kanpo estekak aldatu