Dromaeosauridae hegaztien antza duten dinosauro Theropoden familia bati deritzo. Tamaina txiki edo ertaineko haragijaleak ziren, eta gehienek lumak zituztela pentsatzen da. Izenak grezieraz dromeus (δρομευς) korrikalari eta sauros (σαυρος) musker esan nahi du. Erdi Jurasikoan agertu ziren lehenbizikoak, eta Kretazeoan ugariak ziren. Hegaztien antzeko bizimodua zutelako iritzia indartzen ari da paleobiologoen artean, eta espezie batzuk hegan ere egin zezaketela uste da.

Dromaeosauridae
164 Ma-65 Ma

Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSaurischia
Familia Dromaeosauridae
Matthew & Brown, 1922

Talde honetako hainbat kidek raptor hitza dute bere izenaren barruan (Velociraptor, adibidez), eta horregatik, askotan raptor izena ematen zaie espezie hauei. Izen hori Jurassic Park filmean egin zen famatu.

Fosilak aurkitu dira Ipar Amerikan, Europan, Afrikan, Japonian, Txinan, Mongolian, Madagaskarren, Argentinan eta Antartikan. Lehenengo agerpena Bathoniarrean izan zen (orain dela 164 milioi urte) eta Kretazeoa bukatu arte egon ziren bizirik (orain dela 65,5 milioi urte). 100 milioi urte horietako ibilbidea K/T mugan eten zen.

Kladograma aldatu

Hemen azpian erakusten den kladrograma 2009an Nicholas Longrich eta Philip J. Curriel eginiko ikerketan oinarritzen da:

Dromaeosauridae

Mahakala

Unenlagiinae

Rahonavis

<font color="white">unnamed

Unenlagia

Unenlagia? paynemili

Neuquenraptor

Austroraptor

Buitreraptor

<font color="white">unnamed
Microraptorinae

Microraptor

Shanag

Graciliraptor

Sinornithosaurus

Hesperonychus

Eudromaeosauria
Saurornitholestinae

Saurornitholestes

Atrociraptor

Bambiraptor

<font color="white">unnamed

Deinonychus

<font color="white">unnamed
Velociraptorinae
<font color="white">unnamed

Velociraptor

Itemirus

<font color="white">unnamed

Adasaurus

Tsaagan

Linheraptor

Dromaeosaurinae

Dromaeosaurus

Utahraptor

Achillobator

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dromaeosauridae