Eskandinaviar mitologian, Droma, Æsir jainkoek, Fenrir lotzeko erabili zuten bigarren katea izan zen, otso honek, Leding izeneko lehen katea apurtu ostean. Jainkoek, Fenrirren indarra zenbaterainokoa zen ikusi ondoren, lehenengoa baino gogorragoa zen kate bat sortzea erabaki zuten, honekin, otsoa geldiarazteko gai ote ziren jakiteko. Otsoak, erronka onartu zuen, bere buruagan konfidantza osoa zuelarik, eta, jainkoei, bigarren katea jartzea onartu zien. Lehen saiakeran bezala, Fenrirrek, tiratu besterik ez zuen egin behar izan, jarri ondoren, katea apurtzeko. Guzti hau zela eta, jainkoek, ohiko loturak Fenrir geldiarzteko nahikoa ez zirela ikusirik, nanoei, edozeinentzat hautsiezina izango zen kate bat eraikitzea agindu zuen. Eta nanoek halaxe egin zuten, Gleipnir sortuz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu