Drogheda United Football Club (irlanderaz Cumann Peile Dhroichead Átha Aontaithe) Irlandako futbol taldea da, Drogheda hirikoa. Liga eta Kopa bana eskuratu ditu.

Drogheda United Football Club
Ezizena(k)Drogs, Boynesiders
Sorrera1979
Futbol zelaiaUnited Park
edukiera: 2.000 lagun
inaugurazioa: 1953
PresidenteaFiachra Kierans
EntrenatzaileaIrlandako Errepublika Tim Clancy
LigaIrlandako liga
20237.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

aldatu

1919an Drogheda United taldea sortu zen. Ondoren 1962an Drogheda F.C. eta talde honek 1971ean Kopako finala jokatu zuen baina Limerick F.C.-ren aurka etxean 0-0 berdindu ondoren kanpoan 3-0 galdu zuen. 1975 urtean hiriko bi taldeek bat egin zuten eta Drogheda United F.C. taldea sortu zen. 1976an bertan bigarren kopako final bat jokatu zuen baina berriz ere galtzaile atera zen, oraingoan Bohemian F.C.-k garaitu zuen 1-0 emaitza juxtuaz.

Taldearen garai onena XXI mendea hastearekin batera etorri da, 2005ean Kopa eta 2007an Liga irabaziz. 2012an ere liga irabaztear egon zen Sligo Rovers F.C.-k lau puntu atera zizkion eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. 2013an ere talde beraren kontra galdu zuen Kopako finala, 3-2 emaitzaz. 2015ean ordea denboraldi txarra egin du eta azkena gelditu ondoren maila galdu du.

Palmaresa

aldatu
  • Liga:
    • Txapelduna (1): 2007.
    • Bigarrena (1): 2012.
  • Kopa.
    • Txapelduna (1): 2005.
    • Finalista (3): 1971, 1976, 2013.

Kanpo estekak

aldatu