Dragoi Bola Z: F berpiztua

Dragoi Bola Z: F berpiztua (japonieraz: ドラゴンボールZ 復活の「エフ Hepburn: Doragon Bōru Zetto: Fukkatsu no 'Efu'?) , Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 19. filma da, Dragoi Bola Z-ko 15. eta azkena. 2015eko apirilaren 18an 2D eta 3Detan estreinatuko da. Akira Toriyama pertsonalki gainbegiratuko bigarren filma izan zen, 2013. urteko Dragoi bola Z: Jainkoen borroka filmaren ostean.[1] Filmean Freezer zitalaren itzulera ikusiko da, baita Jainkoen borroka filmean agertutako Bills eta Wiss arerioak ere. Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, 2015eko azaroan euskarazko bertsioa estreinatu zuten.[2]

Dragoi Bola Z: F berpiztua
Jatorria
Argitaratze-data2015
IzenburuaドラゴンボールZ 復活の「F」
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo, theatrical release (en) Itzuli eta direct-to-video (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma eta martial arts film (en) Itzuli
Iraupena94 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDragon Ball (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tadayoshi Yamamuro
Gidoigilea(k)Akira Toriyama
Ekoizpena
EkoizleaRioko Tominaga (en) Itzuli
Norihiro Hayashida (en) Itzuli
[[Kategoria:Rioko Tominaga (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Norihiro Hayashida (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaShinichi Fukumitsu (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaNorihito Sumitomo (en) Itzuli

dragonball2015.com
IMDB: tt3819668 Filmaffinity: 939831 Allocine: 230462 Rottentomatoes: m/dragon_ball_z_resurrection_f Mojo: dragonballzresurrectionoff Allmovie: v626423 TCM: 2061593 Metacritic: movie/dragon-ball-z-resurrection-f Netlix: 80058396Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Egun baketsu batean Lurrean, Freezer armadako Sorbet eta Tagoma heltzen dira dragoi bolen bila, Freezer berpizteko xedearekin. Bere helburua lortu ostean, Freezer Saiyen aurkako mendekua bilatzen du.

Pertsonaiak aldatu

Filmaren garapena eta produkzioa aldatu

Filma 2014ko uztailean iragarri zen Jump V aldizkarian Dragon Ball Z 2015 izenarekin. Akira Toriyama filmeko gidoian, pertsonaietan eta diseinuan bere parte-hartzea konfirmatu zuen, eta filma jatorrizko mangaren jarraipena zela ere argitu zuen. Toriyama ere film berri hau Dragoi bola Z: Jainkoen borroka filmaren jarraipena izango zela aitortu zuen, baita akzio eszena gehiago egongo zirela segurtatuz. [3]. Handik gutxira trailer bat argitaratu zuten, bertan Shenlong-i pertsona bat berpizteko desioa eskatzen da, ondoren hurrengo testua agertuz: "Historiako desiorik txarrena" (jatorrizko japonieraz 史上最悪の願い。). Ondoren Son Goku super saiya bihurtzen da. [4][5]

2014ko abenduaren 5n, filmaren lehenengo trailer osoa Fuji TV kateko Mezamishi TV programan igorri zen. [6] Filmerako promoziozko irudi bat atera zen, bertan Freezer, Goku, Vegeta, Satan Txiki, Son Gohan, Krilin agertzen dira, baita aurreko filmeko Bills eta Wiss ere. Aldi berean Freezer-en menpeko bi pertsonai berri agertu ziren: Sorbet (ソルベ) eta Tagoma (タゴマ). Aldizkarian esan zuten bezala, Toriyamari Filmaren izenburua Maximum the Hormone musika talde japoniarraren F abestia entzuten zegoen bitartean bururatu zitzaion. [1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu