Down Sindromearen Nazioarteko Eguna

Down Sindromearen Nazioarteko Eguna urtero martxoaren 21an ospatzen da. Egun hau 2012tik Nazio Batuen Erakundearen laguntzaz egiten da nahiz eta ekimena gaitz horren ikerketan aritzen diren taldeek 2006an sortu.

Egunaren helburua sindromearen inguruko kontzientzia zabaltzea

HistoriaAldatu

Egun honen antolaketak oso helburu garbia du: gaixotasun horren inguruko kontzientzia zabaltzea. Down sindromea 1959 lehene aldiz definitu zen eta bere jatorria kromosomatikoa da. Estatistikoki 733 haurtxoetatik bat gaixotasun horrekin jaiotzen da. [1] Estatu Batuetan gutxienez 400.000 pertsonak sindrome hau pairatzen dute. [1]

Egunaren aukeraketa Down Syndrome International erakundeak adostu zuen eta data gaixotasunarekin lotura zuzena du, hogeitabatgarren kromosomak hirugarren hilabetearen 21.egunean hirukoizten baita. [2] Egunaren jatorrizko ideiak Suitzan lan egiten duen mediku batek sortu zuen, Stylianos E. Antonarakis, eta bere pazienteen taldeak proposamena behehala jaso zuen. Horrela 2006an Genevan lehenengo aktibitateak antolatu ziren.

2011an NBEren Batzar nagusiak errebindikazio A/RES/66/149 erresoluzioan jaso zuen eta martxoaren 21 gaixotasun horren aurka borrokatzeko eguna izendatu zuen, 2012an lehenengo aldiz ospatuz.

Ikus, baita ereAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b National Down Syndrome Society, (NDSS) Facts About Down Syndrome.
  2. Down Syndrome International, World Down Syndrome Day.

Kanpo estekakAldatu