Douglas eskala itsasoaren egoera 10 gradutan sailkatzen dituen eskala bat da, olatuen tamaina erreferentzia bezala hartuz. Henry Percy Douglas amiralorde ingelesak sortu zuen 1917an, Britainiar Armadako Meteorologia Zerbitzua zuzentzen zuenean. Bere helburua zen nabigatzeko zailtasuna balioestea.

Eskala aldatu

Eskalak bi kode ditu, bata itsasoaren egoera estimatzeko eta bestea hondoko itsasoa deskribatzeko. Eskala hau nazioartean egokitu zen, itsasoaren egoerak deskribatzen zituzten izen tradizionaletara joz.

Itsasoaren egoera aldatu

Maila Olatuen garaiera (m) Egoera[1][2]
0 Olatu gabe Itsaso barea
1 0 - 0,10 Itsaso kizkurra
2 0,10 - 0,5 Itsaskirria
3 0,5 a 1,25 Itsaskia, sagailoa
4 1,25 - 2,5 Itsaski handia
5 2,5 - 4 Itsaso zakarra
6 4 - 6 Itsaso oso zakarra
7 6 - 9 Itsaso handia
8 9 - 14 Itsaso oso handia
9 14 baino gorago Itsaso izugarria

Hondoko itsasoa aldatu

Hondoko itsasoa edo baga-itsasoa sortu den gunetik kanpo hedatzen den olatualdia da, eta oso urrun dauden lekuetara irits daiteke. Hondoko itsasoren olatuen ezaugarriak dira bere maiztasun erregularra eta gandor leunak.

Maila Deskribapena
0 Barea
1 Oso txikia (uhin labur edo tartekoa eta txikia)
2 Txikia (uhin luze eta txikia)
3 Arina (uhin labur eta ertaina)
4 Moderatua[erreferentzia behar] (uhin tarteko eta ertaina)
5 Zakarra (uhin luze eta ertaina)
6 Oso zakarra (uhin labur eta handia)
7 Handia (uhin tarteko eta handia)
8 Oso handia (uhin luze eta handia)
9 Ulergaitza (luzera eta garaiera zehaztezinak)

Olatuen luzera eta garaieran sailkapena:

Luzera

  • Uhin laburra 100 m –
  • Uhin tartekoa 100–200 m
  • Uhin luzea 201 m +

Garaiera

  • Uhin txikia 2 m –
  • Uhin ertaina 2–4 m
  • Uhin handia 4.01 m +

Erreferentziak aldatu

  1. Terminologi gida. Euskalmet (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  2. Meteorologia legenda. Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu