Dornillo

egurrezko motrailu txikia, katilu zein eltze moduan erabil daitekeena

Dornilloa, dornajoa eta hortera bezala, katilu edo gopor itxura duen edukiontzi bat da, egurrezko kazola baten antzekoa[1]. Izena, duerna (zurakaska) txikia izateagatik datorkio. Espainiako eta, bereziki, Extremadurako tradizioan erabili den edukiontzia da. Espainiar zurgintzan artea eta olibondoa erabili izan dira, tornu batekin egur zati bat hustuz. Dornillo bat egiteko 10 bat zentimetro altu eta 30 ba zentimetroko diametroa duen egur zati borobil bat erabiltzen da. Dornilloaren hormek 1,5 zentimetro inguru izaten dute zabal. Batzuetan, erretiluren sinonimo gisa ere ager daiteke.

Dornillo bat zurmailu batekin.

Gastronomia aldatu

Espainiako gastronomian, bereziki Andaluzian, Mantxan eta Extremaduran, dornilloa hainbat plater hotzetan osagaiak birrintzeko erabiltzen da, motrailu baten antzera. Ohikoenak hauek dira:

Erreferentziak aldatu

  1. Caro Bellido, Antonio. (2008). Diccionario de términos de cerámica y alfarería. Muy Ilustre, Antigua y Real Hermandad de los Santos de Lebrija ISBN 84-96191-07-9. PMC 733631353. (Noiz kontsultatua: 2021-07-21).

Kanpo estekak aldatu