Ireki menu nagusia

Dorit Chysler (Graz, 1966ko irailaren 12a) austriar theremin jotzaile, musikagile, ekoizle eta abeslari bat da. Bera da New York-eko Theremin Elkartearen ko-sortzailea (Suzanne Fiol-ekin) eta berak sortu zuen Amerikako lehen theremin eskola, "KidCoolThereminSchool" izenekoa. San Frantsizkoko Orkesta Sinfonikoaren ere jo du eta "Going Clear" HBO-ko dokumentalaren soinu bandan lagundu du. MoMan eta Venice Biennalen lan egiteko mandatua eman diote. Theremina erabiltzea sustatu du musika estilo garaikideetan, eta Lene Lovich, Dinosaur Jr, Marilyn Manson, Mercury Rev, Gordon Raphael Of The Strokes, Electro Indigo eta Blonde Redhead-ekin lan egin du. Eta Lincoln Zentroan, Palais Tokyon, the Louisiana Museoan, Coachellan, Roskilde Jaialdian, Vienako Konzerthaus-ean eta CBGB-n jokatu du.

Dorit Chrysler
Dorit chrysler skc 5.jpg
Bizitza
Jaiotza Graz1966ko irailaren  12a (53 urte)
Herrialdea  Austria
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea eta musikologoa
Lantokia(k) New York
Genero artistikoa musika elektronikoa
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm2985343

BiografiaAldatu

Chrysler Graz-en jaio zen eta bere gaztarooa Austrian igaro zuen. Opera Graz umeen koruan abestu zuen umea zenean, Musikologia ikasi zuen Vienako Unibertsitatean. Geroago New York-era joan zen bizitzera, bertan musikari bezala egin zuen lan, Halcion banda sortuz. Elliott Sharp, Swans, Anders Trentemoeller, ADULT, MAx Romero, Culster, Cjicks on Speed eta Baby Dee-rekin lan egin zuen.

Bakarlari bezala ibili da 2000.urtetik aurrera. Denbora honetan theremina aurkitu zuen. Ordutik honan munduan zehar jokatu du, Brasil, Australia, Japonia, Txina eta Errusia batzuk aipatzearren. 2005ean, Chryser-ek eta Suzanne Fiol-ek New York-eko Theremin Elkartea sortu zuten.

 
Thermin bat, lehen musika instrumentu elektronikoa.

Chryslerren musika estiloa musika pop elektroikoan oinarritzen da, eta komposizio esperimental eta zinematikoan. Wall Street Journalek "Etorkizuneko Lotte Lenya" bezala izendatuzuen. Paper aldizkariak Marianne Faithfull eta Nikola Teslaren ume maitea bezala deskribatu zuen, "Jane Barkin ume zain bezala eta Björk Girl Scout zuzendari errebelde bezala". Bere musika Telebisoan, filmeetan eta arte videoetan, "Riget" Lars von Trier-ena eta "A Vicious Undertow" Jesper Just-ena barne.

DiskografiaAldatu

  • Sea Of Negligence - Prurience Factory (2011)
  • Dorit Chrysler / Mico (3) / Monotekktoni / Iris (8) - 4 Women No Cry (Vol. 2) - Monika Enterprise (2006)
  • Best Of Dorit Chrysler - Plag Dich Nicht (2004)
  • Schlager On Parade - Plastiktray (2000)
  • Tiny Thrills - Plag Dich Nicht (2005)
  • Avalanche - In My Room (2012)
  • Chinatown Evil / Sci-Fi - Bubutz Records (2012)