Donostia-Hondarribia aireportua

Donostia-Hondarribiko aireportua» orritik birbideratua)

Donostia-Hondarribia aireportua — ofizialki Donostiako aireportua / Aeropuerto de San Sebastián — (IATA: EAS, NAZE: LESO) Gipuzkoako aireportu nagusia da, Hondarribiko udalerrian kokatua, Donostiatik 22 kilometrora.

Donostia-Hondarribia aireportua
IATA: EAS • ICAO: LESO Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHondarribia
Koordenatuak43°21′23″N 1°47′26″W / 43.3564°N 1.7906°W / 43.3564; -1.7906
Map
Altitudea4,87 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1955
Inaugurazioa1955eko abuztuaren 22a
KudeatzaileaENAIRE ENAIRE
Izenaren jatorriaDonostia
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
05/23Asfalto1.754 m
Zerbitzu hiriaDonostia
Webgune ofiziala

Historia aldatu

 
Aireportuko terminala.

1910eko hamarkadaren hasieran, Gipuzkoak bi aireportu txiki zeuzkan, Ondarretakoa eta Lasartekoa. Horrez gain, Kontxako badia ur-hegazkinek erabiltzeko modukoa zen. 1920. urtean Irungo pertsona talde batek probintziako aireportu nagusia bertan eraikitzea proposatu zion Espainiako Sustapen Ministerioari. Horretarako, Plaiaundi izeneko gunea proposatu zuten Bidasoa ibaiaren bokalean. Beste bi aireportu txikiek martxan segitu zuten, Madril eta Teneriferako hegaldiak eskainiz.

1930eko hamarkadan zehar, Irunen aireportua eraikitzeko egitasmoa berreskuratu zen, baina zailtasun teknikoak zirela medio, bertan behera geratu zen 1934an. Espainiako aireportuen trafikoa asko handitzen ari zela, 1950eko hamarkadan berriro ere Irunen aireportua eraikitzeko ideia berpiztu egin zen. Azkenik, eraikuntza lanak hasi eta urte eta erdiren buruan eraiki zuten aireportua.

Inaugurazioa eta bilakaera gaur egun arte aldatu

Inaugurazio ekitaldiak 1955eko abuztuaren 22an egin ziren eta lehen hegaldia abuztuaren 29an izan zen, Aviacoren hegaldi baten bitartez. Dena den, hegazkinek Frantziaren gainetik hegan egin behar zutenez, horrek Frantziako gobernuaren kezka sortu zuen. Horrez gain, aireportuaren azpiegitura ezaren ondorioz, ondoko kontserba lantegi bat bidaiari terminal modura egokitzera behartu zuten.

Espainia eta Frantziak 1957an adostu zituzten aireportuaren ustiapen mugak: haien arabera, erreakzio-hegazkinek aireportua erabiltzea debekatu zuten, egin beharreko maniobren desegokitasuna zela eta. 1961ean, pista 1.500 metrora luzatu zen eta 1965. urtean, kontrol dorrea eraiki; 1969ean, pista berriro ere luzatu zen, gaurko 1.754 metroetara.

Egun, aireportua zabaltzeko proiektuaren inguruko eztabaida handia dago. 2000ean Espainiako Sustapen Ministerioak pista handitzeko proiektu bat aurkeztu zuen, hegazkin handiagoek erabiltzeko aukera izan zezaten. Dena den, asmoa gauzatuz gero, etxebizitza eta lantegi batzuk eraitsi beharko liratekeela eta, Irun eta Hondarribiko hainbat bizilagunen haserrea eragin zuen eta hainbat manifestaldi egin ziren haren aurka. 2004an Espainiako gobernuan aldaketa gertatu zenean, bertan behera geratu zen, baina Sustapen Ministerioak proiektua zehazteko asmoa erakutsi du 2006. urtean zehar: gauzak horrela, 2009an Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak pista luzatzea erabaki zuten, 150 metro Mendelu aldera eta 50 metro itsaso aldera, gaur egungo eragingarritasuna bermatzeko[1].

 
Txingudi eta Hondarribiko aireportua.

Hegaldiak aldatu

  Hegaldiak
Madril-Barajas
Udan: Palma Mallorcakoa,[2] Londres-Luton
Bartzelona-Prat

Estatistikak aldatu

Donostia-Hondarribia aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2023
Eguneratua: 2017ko otsailaren 13a.[3]
Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
2001 281.059 2009 315.294
2002 271.224 2010 286.059
2003 283.843 2011 248.054
2004 295.533 2012 261.581
2005 308.775 2013 244.952
2006 368.002 2014 245.422
2007 466.457 2015 255.077
2008 403.191 2016 264.422

Ezaugarriak aldatu

  • Lurreratze pista (1.754 m luze)
  • Bidaiari terminala
  • Aparkalekua (584 ibilgailu)
  • 3 Ontziratze ate

Hegaldiak bidaiarien arabera aldatu

Bidaiari gehien izandako hegaldiak – 2012 / 2011
Postua Hiria 2011n 2012an Aldaketa Airelineak
1   Madril, Espainia 183.455 169.138 %7,80 Air Nostrum
2   Bartzelona, Espainia 49.205 81.027 %64,67 Air Nostrum, Vueling
3   Palma, Espainia 1.450 4.306 %196,97 Air Nostrum
4   Valentzia, Espainia 343 449 %30,90
5   Madril-Torrejón, Espainia 413 366 %11,38

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Aireportuko pista 150 metrotan Mendelu aldera luzatzea eta itsasoaldera 50 metro luzatzea erabaki da, Diario Vasco, 2009-04-15
  2. (Noiz kontsultatua: 2010-06-08).
  3. (Gaztelaniaz) (pdf) AENA. (Noiz kontsultatua: 2017-02-13).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa