Donejakue apostoluaren eliza (Gillerna)
Donejakue apostoluaren eliza Gillerna herriko eliza da, Zuia udalerrian. Eskualdean egitura erromaniko zaharra ondoen kontserbatzen duen elizetako bat da, eta leiho erromanikoak bistan ditu orain ere. Elizara hegoaldera itsatsia duen apezetxetik sartzen da. Kanpandorrea du berriena, 1949an egina[1].
Donejakue apostoluaren eliza (Gillerna) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gilerna |
Koordenatuak | 42°56′57″N 2°51′15″W / 42.94916793°N 2.85419297°W |
![]() | |
Izena | Done Jakue |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
1974ko erreforma batean, paretetan aldarearen ezker-eskuin zeuden arku erromaniko txiki parea agertu ziren: kredentzia lanak egiten zituztela uste da.
Elizak izan zituen irudi eta erretaula zaharretatik, gordetzen da kalitate handiko Donejakueren irudi bat, Santiago Matamoros delakoaren ikonografian, Clavijoko gudu mitikoa oroituz. 16. mendeko pieza da, dramatismo eta kalitate handikoa.
Iruditegia Aldatu
-
Apezetxetik sartzen zara elizara.
-
Leiho erromanikoa kanpotik.
-
Barrualdea.
-
Leiho erromanikoa barrutik ikusia, eta azpian kredentzietako bat.
-
Santiago Matamoros 16. mendekoa.
-
Leiho erromanikoa eta dorrea
Erreferentziak Aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Guía de Monumentos Abierto por un día - Murgia-Gopegi. Ermitaraba / El Correo, 6-7 or. (Noiz kontsultatua: 2021-07-27).