Done Mikel eliza (Lizarra)
Done Mikel Lizarrako (Nafarroa Garaia) eliza bat da, La Mota muinoan dagoena. Bertan jada 1145. urtean bazen Done Mikelen omenezko baseliza bat. Hala ere, aztarnarik zaharrenak 1187 eta 1196. urteen artekoak dira, justu Antso VII.a Nafarroakoaren erreinaldian gaztelarrek Nafarroa inbaditu zutenean. Gero, hainbat aldiz berreraiki dute eraikina. 1931n monumentu izendatu zuten.
Done Mikel eliza (Lizarra) | |
---|---|
![]() Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lizarra |
Koordenatuak | 42°40′15″N 2°01′43″W / 42.670914°N 2.028475°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mikel goiaingerua |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-479 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000762 |
479 | |
Webgune ofiziala | |
|
Ezaugarriak
aldatu12. mendean Done Jakue bideari oso lotua zegoenean Lizarra, zenbait eliza sortu ziren hirian, eta hau izan zen nabarmenena. Hiru nabeko egitura du, trantseptu zabal bat, eta burualdea abside eskilaradunarekin osatzen da.[1]
Hiru nabeetarik, albokoak gurutze-gangaz estaliak daude, eta nagusia izar-ganga batekin. Gurutzaduraren gainean adreiluz eraikitako dorre bat altxatzen da, 1710 eta 1718 artean egindakoa.
Nabarementzen dira barrualdean Santa Elenaren erretaulak, 1406koak, eta erretaula nagusia, 1735 eta 1745 urteen artean Jose Velaz de Lerinek burututako lan barrokoa. Beste erretaula bat da Krispin eta Krispiniano santuena, 1602an eginikoa.[2]
Bere puntu nabarmenena, eraiki zen auzoaren orografiagatik, iparraldera ematen duen eliz ataria da. Atari horrek ematen zuen merkatua egoten zen plazara, non ohikoan erromesak ere elkartzen ziren.[1] Beste atari bat ere badu elizak, epistolaren aldekoa, baina xumeagoa da.[2]
Iruditegia
aldatu-
Absidea eta San Jorgeren kapera.
-
Erretaula nagusia
-
Santa Elenaren erretaula Eulate kaperan
-
Iparraldeko atariko erliebea: San Pedro lotan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Martínez de Aguirre Aldaz, Javier. «San Miguel de Estella» Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (kontsulta data: 2025-07-02).
- ↑ a b «San Miguel Eliza» Ayuntamiento Estella-Lizarra Udala (kontsulta data: 2025-07-02).
Bibliografia
aldatu- Martínez de Aguirre Aldaz (1984) Javier Miguel de Aldaz: La portada de San Miguel de Estella. Estudio Iconológico. Revista Prícipe de Viana, ISSN: 0032-8472, Uret zk. 45, Zk. 173, , 439-462 or.
Kanpo loturak
aldatu
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |