Ireki menu nagusia

Donald Ainslie Henderson (Lakewood, Ohio, 1928ko irailaren 7a - Baltimore, Maryland, 2016ko abuztuaren 19a) estatubatuar epidemiologoa izan zen. Osasunaren Mundu Erakundeak baztangaren aurka prestatutako programaren azken fasearen zuzendaria. Edward Jennerrek (1754-1823) aurkitu zuen baztangaren aurkako txertoa 1798an, eta harrezkero Europan eta Ipar Amerikan ia erabat desagertu zen eritasuna, baina, hala ere, herrialde batzuetan gaixo asko zeuden oraindik. Txerto unibertsala ezinezkoa zenez, Osasunaren Mundu Erakundeko funtzionarioek eritasuna hartzeko arriskua zuten pertsonen heziketa, zainketa eta txertaketa-estrategia sistematikoa bideratu zuten, eta eritasuna hartu zutenak bakartu egin zituzten. Azkenean, baztanga, inoiz izan den eritasun kutsakor hilgarri eta aurre egiten zailenetako bat, desagertzea lortu zuten.

Donald Henderson
DAHenderson.jpg
Bizitza
Izen osoa Donald Ainslie Henderson
Jaiotza Lakewood (Ohio)1928ko irailaren  7a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Towson (Maryland)2016ko abuztuaren  19a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa Oberlin College Itzuli
Johns Hopkins Bloomberg School of Public Health Itzuli
Jarduerak
Jarduerak epidemiologoa
Enplegatzailea(k) Pittsburgheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

ErreferentziakAldatu