Dona Grazia zubia
Dona Grazia zubia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Arrotxapea eta Trinitarioak auzoak elkarlotzen ditu. Arrotxapea auzoko Arga Ibaiaren kalea eta Trinitarioetako Gipuzkoa etorbidearen artean kokatzen da.
Dona Grazia zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′27″N 1°39′21″W / 42.8241°N 1.6559°W |
Arkitektura | |
Historia
aldatuXVIII. mendean desagertu arte zubia eta Cuatro Vientos bidegurutze inguruan zegoen Dona Grazia klaratarren komentutik izena hartu du. Nahiz eta zubia oso zaharra den (izan ere, XIII. mendea baino lehenagokoa da), Erdi Aroko Iruñeko zubi modernoena da, arkuak gotikoak baititu. Cuatro Vientos zubia eraiki zuten arte, Dona Grazia erabiltzen zuten hiria Nafarroaren iparraldearekin lotzeko. Hiriko beste zubibide batzuek bezala, bere muturreko batean harrizko gurutze bat du.
Iruditegia
aldatu-
Dona Grazia zubia, atzealdean Arrotxapea auzoa duelarik.
Kanpo estekak
aldatu