Domotika
Eraikinetan giza ingurunearen segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko aplikatutako elektronika-, informatika- eta telekomunikazio-tekniken multzoa.
Domotika etxebizitzen tresnak automatizatzean eta sistema bakar batean biltzean datza, energiaren kudeaketa, segurtasuna, ongizatea eta komunikazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Hortaz, esan daiteke etxebizitza domotikoa etxebizitza adimenduna dela.
Sistema domotikoak
aldatuSistema domotiko batek ondorengo elementuak ditu:
- Software edo hardware bidezko kontrolagailuak.
- Sentsoreak.
- Eragingailuak.
Arkitektura
aldatuSistema domotikoaren adimenaren kokalekuaren arabera, hainbat arkitektura mota dago:
- Arkitektura Zentralizatua: kontrolagailu zentralizatuak sentsore askoren informazioa jaso eta prozesatu ondoren, eragingailuei dagozkien aginduak bidaltzen dizkie.
- Arkitektura Banatua: sistemaren adimena modulu guztietan zehar (sentsoreak eta eragingailuak) sakabanaturik dago. Bus bidezko edo haririk gabeko sistemetan erabili ohi dira.
- Arkitektura mistoa: informazioa jasotzeko eta prozesatzeko hainbat modulu duten arkitektura ez zentralizatuko sistemak dira. Zigbee bidezko edo haririk gabeko sistemetan erabili ohi dira.
Komunikazio bideak
aldatu- Kabledunak:
- xDSL
- Zuntz optikoa
- Power Line Communications
- Kablea (koaxiala eta bihurritua)
- Haririk gabekoak:
- Haririk gabekoak eta kabledunak