Dominique Bidegarai kaputxinoa (?1679), XVII. mendeko euskal hiztegigile eta gramatikagile bat izan zen. Pouvreauren Philotea itzulpenaren eliz-oniritzietako baten egilea ere bada (1664). Haren berri Dubaraten lanari esker dugu batez ere.[1]

Dominique Bidegarai
Bizitza
Heriotza1679
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta fraidea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Nafarroako Estatuei aurkeztutako eskarien artean kaputxino honen zenbait diru eskari daude 1675-1679 tartean (hots, haren heriotza arte) lehenik euskara-latina-frantsesa zen hiztegi bat eta rudimens batzuk (euskaraz "hatsapenak" zeritzenak, hots, oinarrizko gramatika bat) argitaratzeko asmoz; gero hiztegiari gaztelania ere erantsi zion, laguntza errazago lortzekotan, nonbait.

Bidegarairen hiztegia 20 urteko lana izan zen, berak dioenez, eta Zuberoa, Nafarroa Behere eta Lapurdiko hitzak eta esamoldeak biltzen zituen.[2] Euskal Herritik atera gabe haurrek zientzien giltza zen latina eskuratzeko pentsatua (helburu bera izango du beranduxeago Etxeberri Sarakoak ere).

Laguntza berandutu zen, eta egilearen heriotzak eta oinordekoen arteko arazoek ez zuten lagundu. Argitaragabe geratu zen, beraz, eta gaur egun galdutzat jotzen da, agian Paueko Kordeleruen Artxiboetako gainerakoekin Iraultzan galdurik.

Erreferentziak aldatu

  1. Dubarat, Victor Pierre. (1914). «Le dictionnaire basque et les rudiments du P. Dominique Bidégaray, franciscain du Couvent de Pau: (1675-1679)» EINA (8): 6-16..
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Dominique Bidegaray. .