Domingo Eyzaguirre Arechavala

politikari txiletarra

Domingo Eyzaguirre Arechavala ( Santiago, 1775eko uztailaren 17a - 1854ko apirilaren 22a ) Domingo Eizagirre Ezkutusolo Gandiaga (Markina-Xemein, 1724)[1] landa maisuaren eta María Rosa de Arechavala y Aldayren semea zen. Agustín, José Ignacio eta José Alejo Eyzaguirre Arechavala parlamentari ohien anaia zen.

Domingo Eyzaguirre Arechavala

deputy of Chile (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSantiago1775eko uztailaren 17a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago1854ko apirilaren 22a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Santiago
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa hola q hace partido (en) Itzuli

Kontziliazio Seminarioan hezia. Bere aitaren oinordekoa izan zen Moneda Etxeko entsegugile karguan. Ondoren, nekazaritza-jardueretan aritu zen, lorpen handiak eskuratuz. Maizterren baldintzak hobetu zituen.

Jarduera publikoak aldatu

  • Maipoko kanaleko lanen zuzendaria, 1802an espainiar erregimenak eraikia.
  • Santiagoko diputatu ordezkaria hiru alditan jarraian (1822-1823, 1823-1824 eta 1824-1825).
  • Santiagoko Hospizioaren habilitatzailea (1823).
  • La Victoria departamenduko gobernadorea.
  • Melipilla eta La Victoriako diputatu ordezkaria (1825-1827).
  • Santiagoko Batzar Probintzialeko lehendakaria (1831).
  • Santiagoko diputatu ordezkaria (1831-1834 eta 1834-1837); aldi honetan Hezkuntza eta Ongizate Batzorde Iraunkorreko kide izan zen.
  • Talagante hiriaren sortzailea (1837).
  • Talca, Curepto eta Lontuéren diputatu ordezkaria (1837-1840 eta 1840-1843), garai honetan, Konstituzio eta Negozio eklesiastikoen Batzorde Iraunkorra osatu zuen.
  • Txileko Nekazaritza Elkartearen sortzailea (1838).

Erreferentziak aldatu

  1. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).

Kanpo estekak aldatu