Dom Mintoff
Dominic Mintoff (malteraz: Duminku Mintoff; Bormla, 1916ko abuztuaren 6a - Tarxien, 2012ko abuztuaren 20a) maltar, politikari sozialista, arkitekto eta ingeniaria izan zen.
Alderdi Laboristako buruzagia izan zen 1949tik 1984ra, eta Maltako lehen ministroa 1955 eta 1958 artean, uhartea oraindik kolonia britainiarra zenean.
Independentzia lortu ondoren, lehen ministro izan zen 1o71 eta 1984 artean. Ongizate-estatua ezartzea, enpresa handien nazionalizazioa, bizi-maila handitzea eta errepublika aldarrikatzea lortu zituen. Bere gobernuaren azken etapan ekonomia gelditu egin zen eta autoritarismoa eta indarkeria politikoa areagotu egin ziren.