Domínguez (albuma)

Domínguez Silvio Rodríguez abeslari kubatarraren estudio albuma da, hamaikagarrena, 1996an plazaratua, Ojalá eta Fonomusic diskoetxearen eskutik. Trilogia baten hirugarren diskoa da; beste biak Silvio eta Rodríguez dira. Hiruren haria bere familia da, kasu honetan amaren aldetik.

Domínguez (albuma)
Silvio Rodríguezen albuma
EgileaSilvio Rodríguez
Argitaratze-data1996
Ezaugarriak

Discogs: 565243 Edit the value on Wikidata
Silvio Rodríguezen kronologia
Rodríguez (en) Itzuli Domínguez (albuma) Descartes (en) Itzuli

EzaugarriakAldatu

Bere familiaren inguruko trilogiaren azken disko honetan aurretik markatutako bidea jarraitu zuen. Disko akustikoa, gitarraren laguntzaz ia bakarrik; salbuespen gisa apunte elektroniko batzuk daude. "Canción del trovador errante" errezitatua da. "El viento eres tú" abestian Argelia Domínguez bere amaren ahotsaren laguntza izan zuen.[1] "Si seco un llanto" abestian, aldiz, Anabell López Domínguez arrebarena.[2]

AbestiakAldatu

Letrak eta musikak Silvio Rodríguezenak dira.

  1. "Paladar" - 3:52
  2. "Ala de colibrí" - 4:15
  3. "Soltar todo y largarse" - 2:37
  4. "Canción del trovador errante" - 3:16
  5. "Reino de todavía" - 6:44
  6. "Caballo místico" - 2:55
  7. "Si seco un llanto" - 4:31
  8. "Se demora" - 3:08
  9. "Me quieren" - 3:46
  10. "Hacia el porvenir" - 2:16
  11. "Tema de los locos" - 3:33
  12. "El viento eres tú" - 3:57

KredituakAldatu

  • Moldaketak, gitarra, baxu akustikoa eta ahotsa: Silvio Rodríguez.
  • Kolaborazioak: Argelia Domínguez eta Anabell López Domínguez.
  • Grabazioa: Jezy Belc eta Miguel Ángel Bárzagas.
  • Nahasketak: Jezy Belc, Miguel Ángel Bárzagas eta Silvio Rodríguez.
  • ProTools III: Juan José Rodríguez eta Víctor Cicard.
  • Argazkiak: José Alberto Figueroa eta Rodíguez familiaren artxiboa.[3]
  • Diseinua: Roque.
  • Azala, ekoizpena eta zuzendaritza: Silvio Rodríguez.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu