Dolors Reig

Kultura digitaletan aditua den psikologo eta formatzailea.

Dolors Reig Hernández (La Garriga, Vallès Oriental, 1971ko urriaren 23a) irakaslea da hainbat zentro, erakunde eta negozioko eskoletan: Kataluniako Unibertsitate Irekia, Escuela De Administración Pública De Cataluña, Centro De Estudios Jurídicos eta Formación Especializada, Academia El Caparazón, INESDI, eta abar. Social Media, Hezkuntza 2.0, berrikuntza soziala, sare sozialen eta komunitateen dinamizazioa, web joerak, ziberkultura, gizarte-psikologia eta nazioarteko sareak bezalako gaiei buruzko kongresuetan hizlari izan ohi da eta gai horien inguruan argitalpen ugari egin ditu. [1][2] [3] [4]

Dolors Reig

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDolors Reig Hernández
JaiotzaLa Garriga1971ko urriaren 23a (52 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, conferencier (en) Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Kataluniako Unibertsitate Irekia

Twitter: dreig Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Psikologo sozialean lizentziatua izateaz gain, Lan-gizarteratze Graduondokoa, Kriminologian Masterra eta Multimedia, diseinua eta web garapenean Masterra titulazioak dauzka ere bai.[5]

El Periódico De Cataluña bezalako hedabideetan, egunkarietan eta aldizkari espezializatuetan elkarrizketatua izan da. 2011 eta 2012an IKTn aditu gisa aritu zen Cadena Ser-en Hoy Por Hoy irratsaioan. [6][7] Televisió De Catalunyan ere bai. 2011an Economista egunkariak argitaraturiko inkesta baten arabera, Reig Espainia mailan zegoen Interneten 10 pertsonarik ezagunenetarikoen artean . Hainbat batzorde zientifikotan zein aditu-paneletako kide da. adibidez, 2011 eta 2012ko Horizon report txostenetan, Telos aldizkariko batzorde zientifikoan, eta abar. [8][9][10]

2007an sortu zuen 'El caparazón' blogarekin 2008 eta 2010eko THE BOBS sarietan gazteleraz idatzitako Weblog-ik hoberenaren kategorian finalista izan zen. 2009an hezkuntzaren kategorian Bitàcores sarietako finalista izan zen ere bai. [11] [10]

Socionomía liburuan Interneten jarduetaren ondorioz bere errealitatera balio eta jarrera berriak ekartzen dituen "gizaki konektatuak" duen psikologiari buruz hitz egin du. [12] Egilekide da Trabaja diferente, Proyecto Facebook y postunivesidad, Educación expandida, el libro, Claves para ser eficiente y eficaz eta deskarga librekoak den Jóvenes en la era de la hiperconectividad: tendencias, clavas, miradas liburuetan.[13][14][15][16]

Lana aldatu

  • Reig, Dolors. Socionomía. Deusto - Grupo Planeta, 2012. 978-84-234-0959-4 ISBN.
  • Reig, Dolors. Treballa diferent, Catalunyako Generalitateko Justizia Saila, 2011.
  • Reig, Dolors. Los Jóvenes en la era de la hiperconectividad, Tendencias, claves y miradas. Fundación Encuentro, Fundación Telefónica, 2013a. 978 84 89019 40 bederatzi ISBN ‐ ‐ ‐ ‐.

Erreferentziak aldatu

  1. «Brendan Spillanek abiaraziko du Q-epeak antolaturiko Herri Administrazioetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VI. Biltzarra» keiz (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  2. (Gaztelaniaz) País, El. (2012-05-11). «Santillana pone en marcha Café CREA, un espacio sobre educación 2.0» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  3. «Creciendo con los Social Media...» www.innova.euskadi.eus 2016-04-29 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  4. (Gaztelaniaz) Telos | Archivo. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  5. (Gaztelaniaz) Entrevista con Dolors Reig sobre su conferncia de clausura del Congreso. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  6. (Gaztelaniaz) Frecuencia Digital. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  7. (Katalanez) CCMA. (2012-03-23). «Dolors Reig, a "Singulars"» CCMA (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  8. (Ingelesez) «NMC Horizon Report > 2011 Higher Ed Edition» EDUCAUSE NMC (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  9. (Ingelesez) «NMC Horizon Report > 2012 Higher Ed Edition» EDUCAUSE NMC (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  10. a b «Currículum vitae de Dolors Reig» www.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  11. (Gaztelaniaz) «Arranca la fase final de The BOBs 2008» Microsiervos (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  12. (Gaztelaniaz) «Socionomía por Dolors Reig» Congreso Web 2012-05-26 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).[Betiko hautsitako esteka]
  13. (Katalanez) «Treballa diferent» Departament de Justícia (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  14. (Gaztelaniaz) Piscitelli, Alejandro; Adaime, Iván; Binder, Inés. (2010). El "Proyecto Facebook" y la posuniversidad: sistemas operativos sociales y entornos abiertos de aprendizaje. Fundación Telefónica ISBN 9788408095897. (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  15. (Gaztelaniaz) ZEMOS98. (2012-07-23). Educación Expandida, el libro. ZEMOS98 (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).
  16. «Nuevo libro en libre descarga: Jóvenes en la era de la hiperconectividad, tendencias, claves, miradas – …» www.dreig.eu (Noiz kontsultatua: 2018-12-07).

Kanpoko loturak aldatu