Dogma (filma)
Dohma, 1999ko Kevin Smith estatubatuarrak zuzendutako fantasiazko komedia film bat da. Ben Affleck, Matt Damon, George Carlin, Linda Fiorentino, Janeane Garofalo, Chris Rock, Jason Lee, Salma Hayek, Bud Cort, Alan Rickman, Alanis Morissette eta Jason Mewes aktoreek antzeztu zuten.
View Askewniverse saileko laugarren filma da, gainontzekoak: Clerks (1994), Mallrats (1995), Chasing Amy (1997), Jay and Silent Bob Strike Back (2001), Clerks (2006), Jay & Silent Bob's Super Groovy Cartoon Movie! (2013), Jay and Silent Bob Reboot (2019) eta Clerks III (2022).
ArgumentuaAldatu
AEB, New Jersey]n Ongia eta Gaizkiaren betiko gerraren azken gudua jazotzear da, behintzat eroritako bi aingeruk unibertso osoa suntsitzen saiatzen direnean inork ez bañdin badu geldiarazten. Bi aingeru horiek Loki (Matt Damon) eta Bartleby (Ben Affleck) dira, Wisconsineko behin betiko beren erbestearekin amaitu nahi dute, paradisura itzultzeko plan perfektuarekin topo egiten dutenean: Zerura itzularazi ditzazketen dogma ekiditeko aukera, aurrez New Jerseyko katedraleko arku bedeinkatuaren azpitik pasatu eta honela gizateria guztia desagertuaraziz. Baina arazo bati aurre egin beharko diote, hori galarazteko pertsona bat aukeratua izan baita, eta egitasmo hori burutzeko ez da bakarrik egongo.
AktoreakAldatu
- Ben Affleck: Bartleby
- Matt Damon: Loki
- Linda Fiorentino: Bethany Sloane
- Salma Hayek: Serendipia
- Jason Lee: Azrael
- Jason Mewes: Jay]
- Alan Rickman: Metatron
- Chris Rock: Rufus
- Kevin Smith: Bob Isila
- George Carlin: Ignatius Glick kardinala
- Bud Cort: John Doe Jersey / Jainkoa
- Alanis Morissette: Jainkoa
- Janeane Garofalo: Liz
- Barret Hackney, Jared Pfennigwerth eta Kitao Sakurai: Estigiar hirukotea
Kanpo estekakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)