Dodsworth (filma)
Dodsworth William Wylerek 1936an zuzendutako filma da, Sinclair Lewis idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta (1929). Walter Huston eta Mary Astor izan ziren antzezle nagusiak. 1936ko Oscar sarietarako zazpi izendapen jaso zituen.
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Dodsworth Motor Company enpresako zuzendaria da Sam Dodsworth, automobilak egiten dituen konpainiarena. Franek, Samen emazteak, senarra konbentzituko du enpresan duen zatia saltzeko eta Europara bidaian joateko. Bikote heldua osatzen dute Dodsworthtarrek. Bidaiak aurrera egin ahala emaztea senarrarengandik aldenduko da: zahartzen doala jakin arren, gaztetzat jotzen du bere burua; ez, ordea, Sam, zein gero eta urrunago sentitzen duen. Italiara helduta Samek Edith Cortright andrea ezagutuko du, eta handik gutxira haien arteko harremana gero eta estuago izango da, elkar maitatzera heltzerainokoa. Franek ez du sortutakoa onartuko.
Aktoreak
aldatu- Walter Huston ..... Sam Dodsworth
- Ruth Chatterton ..... Fran Dodsworth
- Paul Lukas ..... Arnold Iselin
- Mary Astor ..... Mrs. Edith Cortright
- Kathryn Marlowe ..... Emily Dodsworth McKee
- David Niven ..... Clyde Lockert kapitaina
- Gregory Gaye ..... Kurt Von Obersdorf baroia
- Maria Ouspenskaya .....Von Obersdorf, baroiaren emaztea
- Spring Byington ..... Matey Pearson
- Odette Myrtil .... Renée De Penable
Oscar sarietarako izendapenak
aldatu- Film onenaren Oscar Saria (izendatua)
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Walter Huston, izendatua)
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Maria Ouspenskaya, izendatua)
- Zuzendari onenaren Oscar Saria (izendatua)
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (irabazlea)
- Soinu onenaren Oscar Saria (Thomas T. Moulton, izendatua)
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (izendatua)
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Dodsworth IMDB atarian