Doctrina Christiana

liburua

Doctrina Christiana Esteve Materra euskal idazleak 1617an argitaratutako liburuxka bat da, lapurtera klasikoan idatzia. Liburuxku hau Bordelen argitaratu zen eta marinelentzat egina dago, kristau-ikasbidea eta otoitz bereziak erakutsiz. Urte hartan argitaraturiko ale bakarra ezagutzen da, Aziti Bihia elkarteko hizkuntzalari eta filologo gazteek 2015ean Danimarkako Errege Liburutegian aurkitua.[1] Villasanteren ustez garrantzi handia izan zuen Materrak garai hartako idazleentzat. 1623, 1648, 1693 eta 1704. urteetan berrargitaratu zen; 1693koan, izenburua aldatuta: Bouqueta Lore Divinoena bereciac eta Duronea apeçac Aita Materren liburuari emendatuac.

Doctrina Christiana
Jatorria
Egilea(k)Esteve Materre
Argitaratze-data1617
IzenburuaDotrina christiana
Ezaugarriak
Genero artistikoaliburu santua
Hizkuntzaeuskara
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Erreferentziak aldatu

  1. Berria. «Lapurtera klasikoan idatzitako lehen lana aurkitu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).

Kanpo estekak aldatu

  • Esteve Matierra (1617), Doctrina Christiana, in B. Ariztimuño et al. (arg.), Materra: edizioa eta azterketa (1.0), Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU. Interneten eskuragarri: Doctrina Christiana


  Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.