Djennéko Meskita Handia

Djennéko Meskita Handia (arabieraz: الجامع الكبير في جينيه‎) buztinez egindako munduko erlijio-eraikin handiena da, baita pieza bakarreko material honen egiturarik handiena ere. 75 × 75 metroko azalerarekin (5.625 m²), sudan-saheliar arkitekturaren gailurtzat jotzen dute. Meskita Djenné hiri txikiko erdigunean dago, Malin, Niger ibaiaren barneko deltan. Afrikako monumenturik ezagunenetako bat da eta 1988az geroztik UNESCOren Gizateriaren Ondare den Djennéko Alde Zaharraren parte.

Djennéko Meskita Handia
Grande mosquée de Djenné
Old Towns of Djenné
Great Mosque of Djenné 1.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Mali
Region of MaliMopti eskualdea
Commune of MaliDjenné
Koordenatuak13°54′19″N 4°33′20″W / 13.905277777778°N 4.5555555555556°W / 13.905277777778; -4.555555555555613°54′19″N 4°33′20″W / 13.905277777778°N 4.5555555555556°W / 13.905277777778; -4.5555555555556
Historia eta erabilera
Irekiera1906
Inaugurazioa1907
Erlijioaislama
Arkitektura
Materiala(k)Adobea
EstiloaSudano-Sahelian architecture (en) Itzuli
Dimentsioak16 (altuera) m
Atalakminarete: 3
Ondarea

HistoriaAldatu

Djennéko lehen meskita 1180 eta 1330 artean eraiki zutela ziurra da. 1620an Es-Sadi meskitako imanak 1180an Koi Konboro sultana islamera bihurtu zela idatzi zuen. Gero bere jauregia eman eta fededunentzat Djennéko lehen meskita eraikiarazi zuen. Ondoren, dorrea eta horma gehigarri bat eraiki zituzten, eta, gaur egun, 1240. urtekotzat hartzen dugu.

Amadu Hammadi Bubuk (Seku Amadu ere deitua), Massinako Inperioaren sortzaileak, 1834an meskita zaharra, 600 urtekoa, eraisten utzi zuen, etengabeko euri baten ondorioz denbora gutxian gertatu zena. Orduan meskita hori, jauregi batetik sortua, oparoegia eta luxuzkoegia zela pentsatu zuen. Jatorrizko eraikinetik geratu zen zati bakarra tokiko liderren hilobiak dituen esparrua da. Bigarren meskita 1896 inguruan eraiki zuten berriz, plano zaharretan oinarrituta, oraingoan itxura apalagokoa. Berriro eraitsi zuten, gaur egun dagoen meskita eraikitzeko. Meskita, itxura eta tamaina aldetik, lehenengoaren antzekoa izan zen. Gaur egungo Meskita Handiaren eraikuntza 1906an hasi eta 1907 eta 1909 artean amaitu zuten. Ismaila Traoré, igeltseroen gremioko presidenteak bere eraikuntza zuzendu eta gainbegiratu zuen. Garai hartan, Djenné Mendebaldeko Afrika Frantsesaren parte zen, eta frantziarrek meskita eta inguruko madrasa eraikitzeko laguntza ekonomiko eta politikoa eskaini ahal izan zuten.

Maliko meskita askok instalazio elektrikoak eta sanitarioak dituzte. Kasu batzuetan, fatxada azulejoz estaltzen dute, eta horrek eraikinaren itxura historikoa hondatu du eta eraikinaren egitura-osotasuna kolokan jarri du. Djennéko Meskita Handiak megafonia-sistema bat izan badu ere, Djennéko herritarrek eraikinaren beste modernizazio batzuei aurre egin diete.

Teilatuan eta otoitz-eremua Vogue aldizkariko moda-irudien saio baterako erabili zutenez, Meskita Handia musulmanak ez zirenentzat itxi egin zuten. Emakume erdi biluzizko argazkiak hartzea aldizkariak tokiko liderrekin egindako akordioaren urraketatzat hartu zituzten.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Mudand infidels: Djenné, Mali» San Diego Reader 2015-4-7.

Kanpo estekakAldatu