Diszinesia

Mugimenduak egiteko arazo patologiko oro

Diszinesia[1] kontrolatzen ez den mugimendua da, nahi gabekoa eta ezohikoa.[2] Ez da ezohikoa adinekoen artean ikustea, baina denbora luzez neuroleptikoen kontsumoarekin ere lotzen da. Mugimendu anormaletan murtxikatze errepikakorra, masailezurraren mugimendu oszilatorioa edo aurpegiko keinuak sartzen dira. Ezinezkoa da mugimendu horiek borondatez egiteari aurka egitea, une batez izan ezik. Gaur egun oraindik ez dago inolako sendabiderik nahasmendu horretarako, eta ez da ezagutzen haren jatorria.

Diszinesia
Deskribapena
Motamovement disorders (en) Itzuli
Espezialitateaneurologia
Identifikatzaileak
GNS-10G24.9
GNS-9333.8
DiseasesDB17912
MedlinePlus000685
eMedicine000685
MeSHD020820
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen

Neuroleptiko edo antipsikotikoen klaseko sendagaien kontsumo kronikoak diszinesia berantiarra eragiten du, ohikoagoa antipsikotiko tipikoek, haloperidolak, prometazinak edo klorpromazinak adibidez.

Diagnostikatu gabeko gaixotasun zeliakoak diszinesia paroxistiko ez-zinesigenikoa eragin dezake eta glutenik gabeko dieta baten bidez senda dezakegu.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Mendekotasuna Hiztegia] [2017]
  2. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]
  3. (Ingelesez) Bago Rožanković P, Rožanković M, Romić ZČ, Bašić S. (2020ko urtarrila). «Paroxismal non-kinesigenic dyskinesia and hemidystonia associated with silent celiac disease» Clin Neurol Neurosurg (188): 105586.  doi:10.1016/j.clineuro.2019.105586. PMID 31710883..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.