Disorders 2003an Zaldibarren sortu zen Punk / Rock / Hardcore taldea da.

Disorders
Datuak
JatorriaZaldibar (Bizkaia)
Musika motaPunk / Rock / Hardcore
Urteak2001 - 2011
Taldekideak
Iñigo
Andoni
Iban
Mendi
Gorrotxa
Tibur
Maider
Informazio gehigarria
Disorders

Historia aldatu

Disorders talde zaldibartarra 2001an sortu zen, Zaldibarko ‘‘Gari’’ Rock Elkarteko lokalean nahiz eta aurretik kontzertu batzuk eman zituzten izen barik. Hasieran bost taldekidek osatzen zuten taldea: Gorrotxa (bateria), Mendi (baxua), Andoni eta Iban (gitarra) eta Iñigo (abeslaria). Aurrerago beste bi kide batu ziren, eta eurekin batera beste instrumentu bat, txalaparta, aspaldiko instrumentua, soinu original bat bilatuz. Lehenengo txalapartariak Jon eta Tibur izan ziren baina Jonek lan kontuengatik taldea utzi behar izan zuen eta Maiderrek hartu zituen honen makilak. Esan daiteke 80ko hamarkadan Ingalaterratik helduriko punk rock estiloa jotzen zutela Hard-Core erritmo azkarrak ere jorratuz, soinu indartsua ateraz.

2008an beraien lehen lana argitaratu zuten Disorders izenpean, urteetan sorturiko zortzi abesti bilduz. Grabaketa Musikorta estudioan burutu zuten Paul Erdozia soinu teknikariaren gidaritzapean. 2010an Hitzak bigarren lana atera zuten. Grabaketa Jon Olabarria teknikariaren eskutik burutu zuten Ondarruko Santos estudioan. 2011eko udazkenean ordea, taldea behin-betiko desegin zen bi kontzertu eskainiz, irailaren 16an Duragoko Plateruenan Never Surrender eta Doktors Klub taldeekin batera eta hamabost egun beranduago Zaldibarko Olazar futbol zelai zaharrean Zaldibarko Gaztetxeak antolatutako karpa baten. 2023ko abenduan Hitzak diska berriro nahastu eta remasterizatu zuten Berrizko Lorentzo Records estudioan Aitor Ariñorekin, Disorders eta Hitzak diskak plataforma digitaletara igotzeko asmoarekin.

Taldekideak aldatu

  • Iñigo (ahotsa)
  • Andoni (gitarra bakarlaria)
  • Iban (gitarra erritmikoa)
  • Mendi (baxua)
  • Gorrotxa (bateria)
  • Tibur (txalaparta)
  • Maider (txalaparta)

Aurreko taldekideak aldatu

  • Jon (txalaparta)

Diskografia aldatu

  • Disorders (Maketa) (2008)
  • Hitzak (2010)

Kanpo estekak aldatu