Disko-jogailu

Disko-jogailua binilozko diskoak irakurri eta entzuteko erabiltzen den tresna da. Funtzionamenduaren oinarriak elektromagnetiko-analogikoak dira, fonografo eta gramofonoaren eta kasuetan ez bezala. Izan ere, disko-jogailua diskoak baliatzen dituen fonografo elektrikoa dela esan daiteke.

Disko-jogailu 12 hazbeteko disko batekin

1920ko hamarkadan asmatu zen, diskoak elektrikoki erreproduzitzeko asmoak akuilaturik. Helburua ordurarteko soinu kalitatea hobetzea eta grabatze-euskarria iraunkorragoa egitea zen. Arrakasta handia izan zuen, lehenik kaseteek eta gerora disko konpaktuek ordeztu zuten arte, 1980ko hamarkadan.

HistoriaAldatu

Disko-jogailuaren oinarriak fonografoan leudeke. Fonografoa zilindro batean inskribaturiko lerroak soinu bihurtzen ziten tresna mekaniko bat zen, gerora zilindroaren ordez disko bat erabiltzen hasi zirelarik gramofono delakoa eman zuena. Fonografoa 1877an patentatu zuen Edisonek, eta honi hainbat hobekuntza egin zizkion Alexander Graham Bellek 1880an. Gramofonoa berriz 1887an patentatu zuen Berliner-ek. Disko-jogailua ez zen 1925 urterarte asmatu, ordurarte teknologia ez baitzen aski garatua arlo elektroteknikoan.

Kanpo estekakAldatu