Ireki menu nagusia

Dirty Harry (euskaraz: Harry Zikina) 1971ko Don Siegel estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetan honako aktore hauek antzeztu zuten: Clint Eastwood, Andy Robinson, Harry Guardino, Reni Santoni eta John Vernon.

Dirty Harry
Dirty harry de.svg
Jatorria
Argitaratze-data 1971
Jatorrizko izenburua Dirty Harry
Mugimendua New Hollywooda
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa crime thriller Itzuli, action thriller Itzuli, akziozko filma eta vigilante film Itzuli
Iraupena 102 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) San Frantzisko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Don Siegel
Gidoigilea(k) Harry Julian Fink Itzuli
Dean Riesner Itzuli
John Milius
Terrence Malick
R.M. Fink Itzuli
[[Kategoria:Harry Julian Fink Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Dean Riesner Itzuli idatzitako filmak]]


[[Kategoria:R.M. Fink Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Clint Eastwood
Andrew Robinson
Harry Guardino
Reni Santoni
John Vernon
Josef Sommer
John Larch
Don Siegel
John Mitchum
James Nolan
Larry Duran
Max Gail
Richard Lawson
Kathleen O'Malley
Angela Paton
Kristoffer Tabori

[[Kategoria:Andrew Robinson Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Reni Santoni Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Josef Sommer Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:John Mitchum Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:James Nolan Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Larry Duran Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Max Gail Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Kathleen O'Malley Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea Don Siegel
Robert Daley Itzuli

[[Kategoria:Robert Daley Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Malpaso Productions
Ekoizle eragilea Robert Daley Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Lalo Schifrin
Argazki-zuzendaria Bruce Surtees
Fikzioa
Kontakizunaren tokia San Frantzisko
Argumentu nagusia serieko hiltzailea
Historia
Jasotako sariak National Film Registry
Kanpo loturak
www.warnervideo.com/dirtyharry/
kronologia

Dirty Harry Magnum Force

Filmak dexenteko arrakasta izan zuenez hainbat jarraipen izan zituen: Magnum Force (1973), The Enforcer (1976), Sudden Impact (1983) eta The Dead Pool (1986).

BitxikeriakAldatu

  • Filma honetako Dirty Harry pertsonaia nagusiak, anti-heroia eta polizia ikertzaile burugogor, ziniko eta ohiko jokamoldeetatik at jokatzen duen pertsonaia sortu zuen, ordutik aurrera Clint Eastwood aktoreak maiz antzeztu eta beste hainbat aktoreek filma ugaritan antzeztu zutena. Dirty Harry edo Harry Zikina ezizena, ikertzaile honek gainontzeko poliziek ardura hartu nahi ez edota oso zikinak eta zailak ziren kasuen kargu hartzeko zaletasunaren ondorioz zetorkion.
  • Filma honetan Dirty Harryk erabiltzen duen Magnum 44 kalibreko S&W Modelo 29 pistola ikaragarri ospetsua bilakatu zen.
  • Filma honetako Scorpio hiltzailea berau filmatu zen garaian San Frantzisko hirian izuikara sortarazi zuen Zodiac serieko hiltzailean oinarritua dago.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970ko hamarkadaren hasieran Scorpio (Andrew Robinson) ezizena daraman serie-hiltzailea San Frantzisko hiriko kaleetan barna bereak eta bi egiten dabil, teilatuetatik fusil batez jendea tirokatzen hasi baita. Hiriko Udalari txantaia egin nahizik, erreskatea ez kobratu ezkero egunero hiritar bat erailko duelako mehatxua iragartzen du. Teilatu batean dagoela, bere bigarren erailketa saiakeran poliziaren helikoptero batek topatu eta ozta-ozta ihes egin ondoren, hurrengo egunean hiritar bat erailtzea lortzen du. Poliziak leku berberan berriz ere beste norbait erailtzeko saiakera burutzea oso litekeena dela uste du.

Leku hartan bertan Dirty Harry Callahan (Clint Eastwood) eta Chico (Reni Santoni) poliziak hitlzailearen zain gelditzen dira, hiltzaileak apaiz katoliko bat hiltzeko saiakera zapuztea lortzen dutelarik. Halere, hiltzaileak berriz ere ihes egitea lortu eta bidean topatzen duen polizia bat hilko du. Ondoren neska nerabe bat bahitu, bortxatu, torturatu eta zulo batean sartuko du. Erreskatearen diruordaina igo eta hura lehen bai lehen kobratzeko asmoz neskari datorren egunerko arratsaldeko 3:00ak arterainoko airea besterik ez zaiola gelditzen zaiola jakitera ematen du.

San Frantzisko hiriko alkateak (John Vernon) dirua hiltzaileari ematea erabaki eta eginkizun horretarako Callahan polizia bidaltzen du. Scorpio hiltzaileak gainontzeko poliziak ekidin asmoz Callahan polizia hirian zehar noraezean ibiltzea derrigortzen du, telefono kabina batetik hasiz beste leku batetara bidaltzen duelarik. Azkenik, hiltzaileak Callahani aurre egin eta dirua bereganatzea lortuko du, Callahan jo eta bera eta neska hiltzeko mehatxua eginen du. Bienbitartean, Chico poliziak Callahani bere ibilbidean zehar ezkutuan jarraitu duenez, sarrera egin eta hiltzailearekin tiroketa bat izanen du. Callahanek ezkutuan zeraman laban batekin Scorpio hiltzailea lurrean denean labankada bat ematea lortuko du, baina beste behin ere Scorpio hiltzaileak izterrean zauria duela eta dirurik gabe ihez egitea lortuko du. Callahanek Scorpio hiltzailearen aztarnaren bat topatu asmoz hiriko ospitale guztiak arakatuko ditu. Halako batean, sendagile batek Scorpio hiltzailea osatu zuela ohartu eta Callahani beste kalean gela batean bizi den amerikar futboleko estadioko atezainak ustezko hiltzaileari bertan bizitzea uzten diola berri emanen dio. Callahan harrapaladan eta epailearen baimenik gabe gelan sartu eta hiltzailea ustekabean harrapatuko du, honek ihez egin eta Callahanek estadioan zehar harraitu ostean hanka batean tiro egin eta atzematea lortuko du. Une horretan, Callahanek hiltzailearen hankako zauria zapalduz neska zein lekuetan bahitua duen esatera derrigortuko du.

Callahanek neska topatzea lortuko du, baina alferrik, jada hila baitago. Scorpio kargurik gabe, torturapean eta jokaera irregularrez atxilotua izan delakoan epaileek aske utzi dute. Ondoren, Scorpiok morrosko bati kolpatu dezan ordaindu eta sekulako jipoia jaostzen du, honela Scorpio telebistaren aurrean Callahanek torturatu eta ustezko bortizkeria poliziala jasan duelako salaketa luzatzen du, Callahan jendaurrean lotsagarri utzi asmoz. Azkenik, Scorpio hiltzaileak haurrez beteriko ikastetxe batetako autobusa bahitzea lortu eta haiek aske uztearen truk Udalari diruordaina eta ihez egiteko hegazkin bat eskatuko dizkio. alkatea hiltzaileari nahi duena ematearen alde tematuko da, baina Callahanek ezkutuan eta bere burua arriskuan jarriz autobuseko haurrak askatzea eta amaieran Scorpio hiltzea lortuko du.

Kanpo estekakAldatu